Barriak
Etiquetado como: Tribunal
Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan
Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan jardungo dau. Alkarren Barri aldizkariaren hilabete honetako alean hizlariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
Zabalik da Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Joan danastean barri emon zanez, Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutio sailetik bidaia antolatzen dihardue Erromara, Frantzisko Aita Santuak "Itxaropenak ez dau huts egiten” bitartez deitu dauan Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia martxoaren 24tik 27ra (4 egun - 3 gau) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Gaur zabaldu da erromesaldianparte hartzeko izena emoteko epea: Hemen.
Gazten erlejinoarteko lehenengo biltzarra
Datorren zapatuz, azaroak 9, goizeko 10:30etatik aurrera, gazteen erlejinoarteko biltzarra ospatuko da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Jarduera hau, Migrazinoetarako Mahaiaren eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritako Ume eta Gazteak sailaren arteko lankidetzatik sortu da.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena
Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, 'Quo Commodius' izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako Eleizbarrutien eskubide eta onurak. Gainera, ezinbesteko kredituak emon ziran Eleizbarruti barrien hornikuntzarako.1950eko uztailaren 1ean gauzatu zan bulda eta era ofizialean eratuta geratu ziran aitatutako Eleizbarrutiak. …
“Mendekotasunak dabezan pertsonek ezinbesteko dabe zure indarra. Biztu zure gizatasuna”
"Batez be gehien sufritzen daben gizabanako eta gizataldeen alde", alkarte abegitsu eta barneratzaileak eratzera deitzen gaituan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren barruan, Gizakia Fundazinoak mendekotasunei aurre egitearen aldeko kanpaina ospatuko dau bihar -azaroak 3, domeka-. Ignacio Palacio Gizakia fundazinoko zuzendariak jardunaldiaren aurkezpenerako oharrean adierazo dauanez, "Eleiza lez, gure gizarteko bazterretan egoteko deia jaso dogu"
Hilaren hasieran, aldizkariaren ale barria
Gaur, azaroak 1, Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak alkarren Barri aldizkariaren agerkari digitala argitaratu dau. Ale honetan, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren inguruko jardueren, Oroimenaren Egunaren -aurton estorsinoa jasan daben enpresariengan jarri da arreta- eta azaroaren 23an ospatuko dan Caritas Tabira erakundearen 25. urteurrenaren inguruko kontuak jasoten dira.
DANAk eragindako biktimen aldeko eskaria asteburuko mezetan. Caritas Bizkaiak kanpaina jarri dau martxan
Caritas Bizkaia erakundeak larrietarako jardunbidea jarri dau martxan Levante aldean izan diran uholde larrietan kalteak jasan dabezan lagunei diruz laguntzeko. Bilboko Eleizbarrutian gizarte eta karitate ekintza sustatzen dauan erakundeak hainbat kontu zabaldu dau herritarren laguntasuna bideratzeko. Beste alde batetik, DANAk eragindako biktimen aldeko eskari berezia egingo da asteburuko mezetan. Bihar, On Joseba Segura gotzainak otoitz egingo dau hildakoen eta euren senideen alde eguerdiko 12:00etan, Derioko kanposantuko kaperan, bera buru dala ospatuko dan eleizkizunean.
Gotzaina buru izango da bihar Derion, Domu Santu Eguneko Mezan
Bihar -azaroak 1, barikua-, Domu Santu Eguna ospatuko dogu eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etan Derioko kanposantuan ospatuko dan Eukaristian. Urtean zehar hildakoen oroimen berezia egingo da. Gainera, autortzak egingo dira 11:45etatik aurrera.
Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko
"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.