Barriak
Etiquetado como: Santurtzi
"Lagun Artean" alkarteak bizilekurik ez daukien pertsonentzako mantak batzen dihardu
Egunotan, egundoko hotza egiten dihardu eta Lagun Artean alkarteak mantak batzeko kanpainari berrekin deutso, kalean bizi diran pertsonei banatzeko. Azken gau-zenbaketan, 251 lagun aurkitu ebezan Bilboko kaleetan lo egiten. Alkartetik azaldu dabenez, "zoritxarrez, jakin badakigu askoz gehiago dirana". Hotz-bolada honetan, leku gehiago zabaldu dabez kale gorrian dagozan pertsonek gaua igaro daien eta 212 lagun joan dira. "Gehienak kalera bueltatuko dira hotz-bolada igaroteaz batera. Manta edo lo-zakua emoteko badaukazu, ekarri eiguzu eta kalean bizi dan norbaiti emongo deutsagu". Lagun …
Ondarroako 'Arrantza Eskola' itsasoratu da
Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. Eleizbarrutiko ikastetxe hau, San Inazio kalean eukan egoitzatik Txomin Agirre ikastola izan zanaren eraikinera lekualdatu da, hain zuzen be, Kamiñazpi auzora. Ekitaldiaren amaieran, 'Kantatze' abesbatzak jardun dau, …
200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo "Bika Egunean", Sestaon
Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste antolatu. Hotz handia egin eban goizez, baina euririk ez, eta horregaitik Gymkana egin eben, herriko hainbat leku esanguratsutan eta "Izarren bila / En búsqueda de las estrellas" goiburuaren haritik.
Caritasen Bizi-Bete egitasmoak 10 urte bete ditu
Gaur eta bihar, Bizi-Bete Bizkaiko Caritasek Nagusiei eta Zahartzaroari eskaintzen deutsan eta 2013an Bilboko Irala auzoan martxan jarri zan egitasmoaren 10. urteurrena ospatuko da. Gaur -astelehena-, arratsaldeko bostetan eta AA. Frantziskotarren parrokiako areto nagusian (Vista Alegre z/g), hamar urteko ibilbidea gogoratuko dabe hainbat lagunen lekukotasunen bidez. Bihar -martitzena-, Eukaristia ospatuko da eguerdiko ordu batean AA. Frantziskotarren parrokian, egitasmoan partaide izan diran guztien oroimenez.
Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
Hona hemen, argazkitan, asteburuan izan dan hainbat jarduera: Barikuz amaitu ziran Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunak. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben amaierako Eukaristia. Kristandade Ikastaroak mobimentuak bere ikastaroak ospatu ditu asteburuan Begoñako Gogarte Etxean. Zapatuz, Maria Gomez eta Gemma Escapa Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideek gaiaren inguruko saioa gidatu eben Algortan. Egun berean, zapatuz, Idoia Perez Mendiola Sinodoaren inguruko prozesurako Bilboko Eleizbarrutiko koordinatzaileak Sinodoaren aldi …
Gaur inauguratuko da Ondarroako Arrantza Eskola
Gaur goizean, EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak instalazino barriak inauguratuko ditu. Txomin Agirre ikastola izan zanaren egoitzan kokatu da Eskola barria, Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Ekitaldian izango dira, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Unai Rementeria diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikarako sailburuordea eta Zunbeltz Bedialanaueta Ondarroako alkatea.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Paulino Larrucea Eleizbarrutiko abaderik adintsuena hil da
Atzo hil zan Bilbon Paulino Larrucea Cenigaonaindia abadea 97 urte ebazala. Gaur egun, gure Eleizbarrutiko abaderik edadetuena zan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna etzi -urtarrilak 30, astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Begoñako basilikan.
Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.Itziar Epalza Urkiaga Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari nagusiari alkarrizketa egin eutsan. Mikel Amundarain Industrria sailburuordeak eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Barrikuntza eta Eraldaketa …
Emakumeek arrantza-arloan daben egitekoa aldarrikatu eta agertu dau Labayruk
Labayru Fundazinoak "Gu be bagara itsasoa / Nosotras también vivimos de la mar" egitasmoa aurkeztu dau gaur -barikua-, Bilboko Itsasmuseumean. Lan honen bitartez,"emazte eta ama izateaz gainera", itsasoko emakumeek daben garrantzia erakutsi gura dabe. BIngen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak, Akaitze Kamiruaga lanaren egileak eta egitasmo hau garatzeko informazinoa emon dauan hainbat lagunek parte hartu dau, besteak beste, ekitaldian.