26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 136 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1563 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
02.03.2023

Ekitaldiak Durango eta Zornotzan

Asteburuan, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, ospatu dan Bake Topaketaz gainera, beste hainbat ekitaldi be izan da Garizuma-aldiaren hasiera honetan, Zapatuz, Durangon, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia arloko arduradunak Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzako kideen batzarra gidatu eban. Atzo, Zornotzan, Eleizbarrutiko beste hainbat Pastoral Barrutitan egiten diharduenez, "Jesusegaz hobe" goiburua aurkeztu eben Eukaristietan. Gehiago jakiteko: hemen.

01.03.2023

Martxoko aldizkari digitalak Gorbeiako kurutzeraino garoaz

Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkariaren martxoko alea euskarri digitalean. Garizuma-aldiari ekinda, azalak Gorbeiara igoteko dei egiten deusku. Elurtutako gailurrean, eguzki-izpiez argitutako kurutzearen aurrean geratuko gara. Testuinguru ederra, otoitz egiteko, hausnartzeko eta bihotz-barritzera garoazan aldi honetan murgiltzeko. Erdiko orrialdeetan, aurton, martxoaren 8an, Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak agertzen dira.  Euron bitartez, askotariko zerbitzuetan Bizkaiko Eleizaren alde konprometituta dagoan makina bat emakume autortu gura da.

 

 

28.02.2023

Romañako San Pedro eleizako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaula barriztatu dabe

Turtzioseko Romañako San Pedro eleizak 500. urteurrena ospatu eban 2021ean eta, orain, erretaula barriztatu dau. Gaur egungo eleiza, aurreko eraikinaren osoko berreraikuntza da. Prozesu luzea izan zan, eleiztarrek tenplu esanguratsuaren aldeko apustu handia egin ebalako, hau da, sasoi haretan Enkarterrietan jasoten ziharduen handienetakoa eraikitzea pentsatu eben, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuendariak azaldu dauanez. 

27.02.2023

Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban "Gazte Bake Topaketako" musikaz Bilborocken

'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock  aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako hainbat kide. 

25.02.2023

Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC mobimentuko aholkulari espiritualak funtsezko egitekoa izan eban kristau jardunbide hezigarriaren diseinuan langileen eremu eta kulturaren testuinguruan. Urteurrenok dirala-eta, Bizkaiko HOAC mobimentuak ekitaldia antolatu …

24.02.2023

Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan

Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. Anabella Barroso Datuen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, ez dago inongo zalantzarik datu pertsonalen babesaren eta indarrean dan araudia betetearen inguruan, "hori dala-eta, aholkularitza eta …

24.02.2023

Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”

Hirurogei lagun ingugu batu zan atzo, eguena, Ministerio Ordenatuaren VIII. Egunerako antolatutako saioan. Eleizbarrutiko Seminarioan egin zan jarduera oraingoan eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua bertaratu ziran. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak jardun eban hizlari lanetan, "Sinodo-seneko Eleiza ministerio ordenatutik. Oinarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan. Bere esanetan, sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat, "baita abadeentzat eurentzat be".

23.02.2023

Rafaela Ybarra dohatsuaren oroimenezko Eukaristia

Rafaela Ybarra dohatsu autortutako lehenengo bizkaitarrar eta Aingeru Goardako Santuak kongregazinoaren sortzilearen oroimenezko Eukaristian gotzaina izango da buru, katedralean, 19:00etan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau.

23.02.2023

Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean

Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean -web orrialde honen bidez zuzenean emongo da- eta Yolanda Barcena eta Iñaki Lavin bilbotar artisten dohatsu autortu eben lehenengo bizkaitarraren tamaina naturaleko eskultura inauguratuko da.

23.02.2023

Bake Topaketa BAM Irakasle Eskolan

“Musikagile, Bakegile/Afinando la memoria” goiburua oinarritzat hartuta, saioa ospatu da BAM Irakasle Eskolan, Galo Bilbao Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako saileko arduradunak gidatuta eta GAEA –Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena- egiten diharduen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta. Belen Rodero eskolako pastoral arduradunak amaieran azaldu ebanez, "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan …