Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon
Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal Kudeaketarako Gutunaren inguruko ekintza-plana aztertu eben.
Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan
Gure Eleizbarrutian, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen topaketei deitzen jake "BIKA EGUNA". Domekan ospatuko da III-VII bikaritzetako (Bilbao) 'Bika eguna'. Antolatzaileen esanetan, "ospatzeko eta jostatzeko eguna da; Bilboko hainbat lekutako gazteak batuko dira eta askotariko jarduerak egingo dabez alkarregaz".
Otoitzaldirako deialdia gehiegikerien biktimei eta eleiztarrei
Datorren barikuz, martxoak 24, otoitzaldia ospatuko da Bilboko katedralean, gotzaina buru dala eta abusuen biktima bat ospatzaile. Adin Txikikoen Babeserako Batzordeagaz hartu-emona izan daben biktimei eta Eleizbarrutiko eleiztarrei dei egin jake arratsaldeko seietan hasiko dan eleizkizunean parte hartu daien.
Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizako Liburuzainen Alkartearen jardunaldietan
Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteak (EELA) -www.abie.es- "Liburutegien aukera eta erronkak XXI. gizaldian" XV. Jardunaldi teknikoak ospatu ditu Bartzelonan, Bartzelonako Gotzain Liburutegi Publikoak eta Kontzilio-seminarioaren harreragaz. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal artzapezpiku eta Ezpainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) presidenteak emon eutsen hasiera jardunaldiei. Bilboko Eleizbarrutitik, Jaime Lopez Eguilazek "BETH, europar esperientzia ekumenikoa Eleizaren liburutegien eremutik" gaiaren inguruan jardun eban.
Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik
2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak girotuko dau.
400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan
"¡MEJOR con Jesús!/Jesusegaz HOBE!" goibubuaren haritik, 400 gazte inguru batu zan zapatuz Gernikan.
'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan.
Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan
Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS GKEak eta Balmasedako Udalak NOS UNIMOS EN BALMASEDA / PREMIOS ELKARTASUNA sarien bigarren ekitaldia ospatu eben eta 2015ean hil zan Pruden Escobar Eleizbarrutiko abade eta misiolaria gogoan izan eben.
Zubiaurreren "Nekaldia", Garain
Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 saio bakotxerako, 5 euroren truke.