27-12-2024 Juan, apóstol y evangelista
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 129 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1564 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
25.03.2023

Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra, Bilbon

Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra bisitan izan da Eleizbarrutian. Lehengo iragarpenerako egitasmo barria aurkeztu dabe Bilbon: cuatro40.

25.03.2023

“Otoitzaldi honek ez dau ezer itxi gura”

Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak otoitzaldia ospatu dau sexu gehiegikerien biktimen oroimenez. Ekitaldi soila izan da eta sentimentuz betetakoa. On Joseba Segura gotzaina izan da buru eta Josu Lopez Villalba abade eta biktima be ospatzaile izan da. Eleizkizunean, plaka aurkeztu da, gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima izan diranen oroimenez. Plaka hori katedraleko klaustroko hormetan zintzilikatuta geratuko da. Olibondoa da aurkeztu dan bigarren sinboloa. Hainbat biktimaren lekukotasuna be entzun da ekitaldian.

25.03.2023

Sexu gehiegikeriak jasan dabezanen aldeko otoitzaldiaren irudien galeria

Atzo, Bilboko Santiago katedralean otoitzaldia egon zan sexu gehiegikerien biktimen alde. On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Josu Lopez Villalba abade lagun ospakizun hunkigarria egin zan. Batez be biktimek hartu eben protagonismoa. Gaur zintzilikatu dabe Santiago katedraleko horma baten gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen oroimenezko plaka.

24.03.2023

Sexu gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, Bilboko Santiago katedralean, gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala.

24.03.2023

"Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten"

Bilboko katedralean ospatuko dan otoitzaldian, sinbolo bi nabarmenduko dira. Alde batetik, "gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez", eta Bibliako txatal bat idatzita dauala, klaustroan jarriko dan plaka. Eta bestetik, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren inguruan dagoan Adiskidetasunaren Basoan landatuko dan olibondoa. Otoitzaldia, arratsaldeko seietan hasiko da eta web orrialde honen bidez zuzenean ikusi daiteke.

24.03.2023

Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta

Serena Noceti teologo italiarrak sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegian parte hartu eban atzo arratsaldez. Eleizbarrutian garatzen diharduen mintegi hau, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Laikotzarako Idazkaritzak koordinatzen dabe. Noceti, doktore da teologia dogmatikoan , teologia sistematikoko irakasle Erlejino Zientzien Forentziako Goi Institutuan, emakume teologo italiarren koordinadoraren bazkide-sortzailea eta Alkarte Teologiko Italiarreko presidenteordea. Gaur, soldatapeko pastoral mandatua daben laikoei zuzendutako saioa, sinodo-seneko Eleizari eta …

24.03.2023

Garizuma-aldiko organo-kontzertua, Durangon eta "Miserere", Begoñan

Jürgen Essl organistak kontzertua emongo dau gaur iluntzeko 20:15etan, Durangoko Andra Mari basilikan. Ez da sarrerarik ordaindu behar "Arandoño Kultur Alkarteak" antolatutako kontzertu honetaz gozatzeko eta pantaila handia be jarriko dabe organista hobeto ikusi ahal izateko. Beste alde batetik, San Anton orfeoia protagonista dala, Begoñako kofradiak antolatutako "Miserere" 22. kontzertua ospatuko da, Begoñako santutegian, gaur, 20:00etan (sarrera doan). 

23.03.2023

Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerentea: "`Alkarkutxa', parrokia arteko alkartasunerako mekanismoa da"

Hirurogeil lagun inguru batu zan atzo arratsaldez Eleizbarrutian, ekonomiaren arloan diharduen boluntarioen topaketan. Batzarra, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan. 

23.03.2023

Kontzertu solidarioa Algortan

Datorren zapatuz, martxoak 25, kontzertua ospatuko da Algorta-Neguriko Loiolako San Inazio parrokian, 20:15etan, lanbideratzerako enpresa martxan jartearen alde. Aitor Uribelarrea parrokoak jakitera emon dauanez, ekitaldi hau parrokiak berak antolatu dau, hainbat eleiztarren proposamenarei erantzunez.

22.03.2023

Amaya Modregok emongo deutso amaiera Garizumako berbaldiei Ermuan

Amaya Modregok amaiera emon eutsen atzo -martitzena, Ermuan, Garizuma-aldi honetan izan diran berbaldiei. Berrizko Mesedetako MIsiolariak partaideei lagundu egin eutsen "Garizumaren ikuspuntutik euren burua kokatzen (4. erronka, alkartea)". Estibaliz Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunaren esanetan, "zaintzan maisu zan Jesusek Jainkoarentzat zein baliotsuak garan gogoratzen deusku eta alkartearen altxorrari esker, bere laguntzari esker, anai-arreba sentitzen gara eta alkarregaz Jesusegaz bat egitera goaz".