Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Begoñako Amatxuren itsas-erromesaldia abuztuaren 14an
Laugarren aldiz antolatu da Santurtzitik Bilborainoko itsas erromesaldia Begoñako Amatxuren irudi bat ontzian doala. Oraingo honetan gotzaina barik Miguel Vera abadea joango da ekitaldi buru.
Forutarren agurra frantziskotarrei
Atzo, San Inazio egunez, Forutarrek euren jaietako egun nagusia ospatu eben. Mezatan, herritarrek omenaldia eskaini eutsien 300 urte baino gehiago herrian izan dan ordeneko azken hiru fraileei. Mikel Magunazelaia alkateak opari bana emon eutsienJesus Mari Madariaga, Felix Bilbao eta Pedro Urriolabeitiari. Esker ona agertu eutsien herritarren izenean. Fraileak apur bat `gainezka´ sentidu ziran horrenbeste `laztan´ jasota.
Eleizbarrutian astean izan diran barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizak 'errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna' ospatuko dau bihar
Uztailaren lehenengo domekaz, aurton bihar, hilak 7, Eleizak 'errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna' ospatuko dau. Hain zuzen be, udaldia dala-eta, joan-etorriak asko ugaritu diranean eta gidari eta garraiolarien zaindariaren egunaren bezperan ospatzen da jardunaldi hau. Uztailaren 10ean ospatuko da San Kristobal eguna.
Berrizko Mesedetako Misiolarien Kapitulu Nagusiaren amaiera
Ekainaren 24an, Lourdes Gorostola Koordinatzaile Nagusiaren karguan berretsi ondoren, joan dan astelehenez, uztailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek Gobernu-talde Nagusia aukeratu dabe. Monja honeek izango dira talde horretan datozan sei urteetan: Yvette Kingubile, Ana Isabel Gonzalez, Ana Lourdes Valenzuela eta Krista Namio. Dolores Rodriguez izango da Administratzaile Nagusia. On Joseba Segura gotzaina buru dala domekaz, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso amaiera XVII. Kapitulu Nagusiari.
Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba Segura gotzainak eta Javi Garai abadeak bisita egin deutse Elorrioko monja domingotarrei. Berbetan jardun dabe eta Saint-Denis La Reunionen (Frantzia) dagoan bere alkartetik jaia ospatzera etorri dan Manuel Rivero …
Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenen misino-lekukotasuna
Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenak Bilbon izan ziran atzo. Monja egin ziranetik zidarrezko ezteguak ospatzen dabezala-eta, espiritualtasuna lantzen eta hezten izan dira Valentzian eta bueltako bidaian geldialdia egin dabe Bilboko Eleizbarrutian Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinoari eskaintzen jakon laguntza eskertzeko.
Atzo, 35 lagunek jaso eben gaixoen oliaduraren sakramentua Durangon
Atzo, egun berezia izan eben Durangoko Barandiaran egoitzan. Frantzisko aita santuaren deialdiari erantzunez, gaixoen oliaduraren sakramentua ospatu eben. Uztaileko otoitzean, aita santuak gaixoen oliaduraren sakramentua eskatzen dau, "Jaunarengandik datorren indarra emon deien jasoten dabenei eta euren senide eta lagunei eta erruki eta itxaropenezko ageriko zeinu bihurtu daiten guztiontzat".
Berriotxoako San Balendin Eguna
1989an santu autortu ebenetik, Berriotxoako San Balendin Bilboko Eleizbarrutian zaindari dogu, Loiolako San inaziogaz batera. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Elorrioko Sortze Garbia parrokian eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian. Aurretik, goizeko 10:00etan ospatuko da Eukaristia Santa Ana komentuan.
Bizkaiko burdinaren 'madarikazinoa', munduko onena
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak bideoa argitaratu dau Alberto Santana historialariak joan dan astean Bilbon ospatu ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emon eutsen ekitaldian eskaini eban berbaldiagaz. Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak interes handiko zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Besteak beste, San Anton eleiza aitatu dau, Bilboko lehenengo tenplua, Santiago katedrala baino zaharragoa, uribilduko ezkutuan ikusi daitekenez. Milaka urtez Bilbaok izan eban baliabide natural bakarra, burdina, nabarmentzen dau. Halanda be, …