Barriak
BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak.
Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau
Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be …
Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez
Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik …
BizkaiBirako azken etapan parte hartzeko deia
Datorren domekaz, uztailak 13, BizkaiBira ibilbideko azken kilometroak egingo dira joan dan ekainaren 25ean abiapuntu izan zan Bilbora heltzeko. Honako honegaz batera ikusgai dan bideoan, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko arduradunak domeka goizez, 8:30etan, salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean abiatuko dan azken etapan parte hartzera deitzen dau. …
BizkaiBira ibilaldiaren azken txanpa
BizkaiBira ibilaldia domekan amaituko da Bilbon eta gaur 17. etapa burutuko da. Gizakia Fundazinoa izango da protagonista 8:30ak inguruko bialketa-otoitzaldiaren ostean, 9:00etan Balmasedatik abiatuko dan gaurko etapan. Hamazortzi kilometro inguru egin ondoren, 14:00 aldera helduko dira Sodupera eta bertan Zariketeko San Pedro edo Bolumburu lako leku interesgarriak bisitatuko …
BizkaiBirako etapa Karrantza bailaran
BizkaiBira ibilaldiko 16. etapa Karrantza bailaran garatuko da. Atzokoa Balmasedan amaitu zan eta hemendik autobusez joango dira ibiltariak Karrantzaraino, abiapunturaino eta 10:00 inguruan ekingo deutse 14:00ak inguruan amaituko dan ibilaldiari. Eguneko azpimarra, alkarte txikiak eta landa-eremua izango da.
Giza garapena-Garapen jasangarria azpimarra gaur BizkaiBiran
Antolatzaileen arabera, BizkaiBira ibilaldiko gaurko etapa erraza da, ibilbide herrikoia, 20 kilometro ingurukoa. Hasiera Sopuertan da eta amaiera, Bizkaiko herririk zaharrenean, Balmasedan. Hainbat leku interesgarri dago inguruan: meategi zaharrak, Alen-Castro meatze-trenbidea eta Burdinazko mendietako bide berdea, besteak beste.
2025-2026 kurtsoko jardunaldiak
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtsoaren azken txanpan gagoz. Eleizbarrutiaren historiako 75 urteak ospatzeko ekitaldien artean, bi nabarmenduko gendukez: joan dan maiatzaren 17an BEC erakustazokan ospatu zan “Eleizea Plazara” ekitaldi jentetsua eta gaur 14. etapara helduko dan BizkaiBira. Orain, geroari begiratzea dagokigu eta honako honen bitartez Gotzain …
Heziketa, balioak eta inklusinoa gaur Sopuertan amaituko dan BizkaiBirako etapan
Gaur, hogeta hiru kilometro egingo dabez Bizkaibiran, Portutaletetik Sopuertara. Etaparen zailtasuna ertainekoa da eta 6 ordu ingurutan burutzea aurreikusi dabe. Heziketa izango da 14. etapa honen gai nagusia eta partaideek eleizbarrutiko ikastetxeek osotzen daben EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxearen heziketa-, hezkuntza- eta inklusino-proposamena ezagutzeko …
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak.
Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau
Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be parte hartu izan dau: lehenengoan, Bilbotik Galdakaorakoan eta laugarrenean, Zeanuri eta Gorbea lotu ebazan ibilbidean.
Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez
Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik aurrera.
BizkaiBirako azken etapan parte hartzeko deia
Datorren domekaz, uztailak 13, BizkaiBira ibilbideko azken kilometroak egingo dira joan dan ekainaren 25ean abiapuntu izan zan Bilbora heltzeko. Honako honegaz batera ikusgai dan bideoan, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko arduradunak domeka goizez, 8:30etan, salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean abiatuko dan azken etapan parte hartzera deitzen dau. Itsasadarraren ezkerraldea zeharkatzen dauan bidegorritik egingo da etapa. Ibiltariak Santiago katedralera helduko dira eta bertan On Joseba Segura gotzaina buru izango da egunotako bizipenetako batzuk jasoko dituan eta …
BizkaiBira ibilaldiaren azken txanpa
BizkaiBira ibilaldia domekan amaituko da Bilbon eta gaur 17. etapa burutuko da. Gizakia Fundazinoa izango da protagonista 8:30ak inguruko bialketa-otoitzaldiaren ostean, 9:00etan Balmasedatik abiatuko dan gaurko etapan. Hamazortzi kilometro inguru egin ondoren, 14:00 aldera helduko dira Sodupera eta bertan Zariketeko San Pedro edo Bolumburu lako leku interesgarriak bisitatuko dabez.
BizkaiBirako etapa Karrantza bailaran
BizkaiBira ibilaldiko 16. etapa Karrantza bailaran garatuko da. Atzokoa Balmasedan amaitu zan eta hemendik autobusez joango dira ibiltariak Karrantzaraino, abiapunturaino eta 10:00 inguruan ekingo deutse 14:00ak inguruan amaituko dan ibilaldiari. Eguneko azpimarra, alkarte txikiak eta landa-eremua izango da.
Giza garapena-Garapen jasangarria azpimarra gaur BizkaiBiran
Antolatzaileen arabera, BizkaiBira ibilaldiko gaurko etapa erraza da, ibilbide herrikoia, 20 kilometro ingurukoa. Hasiera Sopuertan da eta amaiera, Bizkaiko herririk zaharrenean, Balmasedan. Hainbat leku interesgarri dago inguruan: meategi zaharrak, Alen-Castro meatze-trenbidea eta Burdinazko mendietako bide berdea, besteak beste.
2025-2026 kurtsoko jardunaldiak
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtsoaren azken txanpan gagoz. Eleizbarrutiaren historiako 75 urteak ospatzeko ekitaldien artean, bi nabarmenduko gendukez: joan dan maiatzaren 17an BEC erakustazokan ospatu zan “Eleizea Plazara” ekitaldi jentetsua eta gaur 14. etapara helduko dan BizkaiBira. Orain, geroari begiratzea dagokigu eta honako honen bitartez Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartutako jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala irailaren 27an egingo da Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.
Heziketa, balioak eta inklusinoa gaur Sopuertan amaituko dan BizkaiBirako etapan
Gaur, hogeta hiru kilometro egingo dabez Bizkaibiran, Portutaletetik Sopuertara. Etaparen zailtasuna ertainekoa da eta 6 ordu ingurutan burutzea aurreikusi dabe. Heziketa izango da 14. etapa honen gai nagusia eta partaideek eleizbarrutiko ikastetxeek osotzen daben EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxearen heziketa-, hezkuntza- eta inklusino-proposamena ezagutzeko aukera izango dabe. Gainera, perteneciente a la red diocesana EBI. Además, burdinola bisitatuko dabe Muskizen.