Barriak
Borja Uriarte pregoilariaren irakurraldiko argazkiak
BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, ekainaren 25etik uztailaren 13ra BIzkaiBira (Eleizbide) egingo da; Bizkaian zehar 19 egunez eta 19 etapatan bizi ahal izango dan esperientzia bikaina. Eleizbarrutiak aplikazinoa prestatu dau ibilbidean parte hartu gura dabenentzat. Begoñako basilikan emongo jako hasiera ibilbideari eta Bizkaiko hainbat …
Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena
Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) …
`Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
Joan dan barikuz, martxoak 7,"Martxoak8mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia ospatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Bilboko eleizbarrutiak, bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urtean, ondorengo emakumeei egin eutsen autorpena beste askoren izenean: Consuelo Puente, Daniela Areli Arriaga Martinez, Txaro Dañobeitia, Ana Zugaza, Isa …
Datorren domekaz ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
“La Misión: compromiso y esperanza”/“Misinoa: eginbide eta itxaropena”, goiburuaren haritik ospatuko da domekaz, martxoak 16, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?
Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da.
«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.
Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik
Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura …
Autorpena Matilla misiolariari "Martxoak8mujeres" ekitaldian
Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak "Martxoan8mujeres" autorpena jasoko dau lurraldeko misinoetan heziketaren arloan munduaren aldaketari egindako ekarpenagaitik. Matilla ez da ekitaldian izango, Ekuadorren dago-eta, baina gogoan izango dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian bihar -barikua- 12:30etaik aurrera egingo dan ospakizunean.
Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Borja Uriarte pregoilariaren irakurraldiko argazkiak
BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, ekainaren 25etik uztailaren 13ra BIzkaiBira (Eleizbide) egingo da; Bizkaian zehar 19 egunez eta 19 etapatan bizi ahal izango dan esperientzia bikaina. Eleizbarrutiak aplikazinoa prestatu dau ibilbidean parte hartu gura dabenentzat. Begoñako basilikan emongo jako hasiera ibilbideari eta Bizkaiko hainbat errealitate natural, pastoral eta espiritual zeharkatu ondoren, Santiago katedralean amaituko da ospakizun bategaz. Aplikazinoa iphone zein android sisteman jatsi daiteke.
Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena
Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio Linaza abadeak liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta domekaz ETBtik euskeraz emoten daben meza sustatzen laguntzeagaitik. Ekitaldia bihar -martxoak …
`Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
Joan dan barikuz, martxoak 7,"Martxoak8mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia ospatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Bilboko eleizbarrutiak, bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urtean, ondorengo emakumeei egin eutsen autorpena beste askoren izenean: Consuelo Puente, Daniela Areli Arriaga Martinez, Txaro Dañobeitia, Ana Zugaza, Isa Matilla, Loli Asua, Mari Carmen Hernandez eta Goyi Rivera. Ekitaldia osorik: hemen. Argazkiak (Alberto Sanz): hemen.
Datorren domekaz ospatuko da Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
“La Misión: compromiso y esperanza”/“Misinoa: eginbide eta itxaropena”, goiburuaren haritik ospatuko da domekaz, martxoak 16, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?
Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da.
«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.
Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik
Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto natusian ospatuko dan eta web honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldia.