Barriak
Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran
Jardunaldi berezia izan da, alde batetik, 800 lagunetik gora batu dalako Derioko seminario zaharrean eta, bestetik, Bilboko zazpi bikaritzetatik bertara joandako lagunek alkarteen aniztasuna agertzera emon dabelako. Gotzainak bere berbaldian esan ebanez, "esker oneko eguna bizi izan dogu makina bat lagun izan dalako partaide" Eleizbarrutiaren historia luzean. Ezusteko asko …
Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko
Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako …
Xabi Aburruzagak zapatuz estreinatuko dau urteurrenerako konposatutako abestia
Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldi nagusian, Xabi Aburruzaga trikitilariak zuzenean aurkeztuko dau 75. urteurrenerako sortu dauan abestia. Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabidetan eskainitako alkarrizketetan agertu dauanez, musikaria pozik dago azken emaitzagaz, "itxaropen guztiak gainditu dituan talde-lana izan …
"75, urteurrenak bide egitera, konpromisoa barritzera bultzatzen gaitu"
Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian Juana Juberak gidatutakk `Es Posible´ irratsaioan eskaini dauan kurtsoko lehenengo alkarrizketan dei egin deutse Bizkaiko Eleiza osotzen daben errealitate guztiei 'Goazen!' kurtsoaren hasiera ofizialean parte hartu daien. "Parrokia bakotxak, kristau alkarte bakotzak, Eleizako erakunde bakotxak …
Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira
`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, …
Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira …
Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau
Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila …
Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran
Jardunaldi berezia izan da, alde batetik, 800 lagunetik gora batu dalako Derioko seminario zaharrean eta, bestetik, Bilboko zazpi bikaritzetatik bertara joandako lagunek alkarteen aniztasuna agertzera emon dabelako. Gotzainak bere berbaldian esan ebanez, "esker oneko eguna bizi izan dogu makina bat lagun izan dalako partaide" Eleizbarrutiaren historia luzean. Ezusteko asko izan da egunean zehar eta, gainera, Bizkaiko Eleizarentzat apartekoa dan urte osoan entzungo dan kantua abestu zan lehenengo aldiz.
Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko
Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako jarraipena Derioko ekitaldiari eta parrokietan dirua batuko da parrokienzat eta Caritas Bizkaia erakundearentzat.
Xabi Aburruzagak zapatuz estreinatuko dau urteurrenerako konposatutako abestia
Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldi nagusian, Xabi Aburruzaga trikitilariak zuzenean aurkeztuko dau 75. urteurrenerako sortu dauan abestia. Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabidetan eskainitako alkarrizketetan agertu dauanez, musikaria pozik dago azken emaitzagaz, "itxaropen guztiak gainditu dituan talde-lana izan da-eta". Naiara Trifol eta Ainhoa Zuluetak esku-hartu dabe "Geroa marraztu - Dibujando el futuro" goiburua dauan kantuan. Begoñazpi ikastolako ikasle batzuen ahotsak eta Gospel Bilbao taldekoenak bat egin dabe aurreko …
"75, urteurrenak bide egitera, konpromisoa barritzera bultzatzen gaitu"
Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian Juana Juberak gidatutakk `Es Posible´ irratsaioan eskaini dauan kurtsoko lehenengo alkarrizketan dei egin deutse Bizkaiko Eleiza osotzen daben errealitate guztiei 'Goazen!' kurtsoaren hasiera ofizialean parte hartu daien. "Parrokia bakotxak, kristau alkarte bakotzak, Eleizako erakunde bakotxak guztiok gainditzen gaituan beste eremu nagusi bateko kide sentitu behar dogu, hau da beste batzukaz batera garala sentitu eta eurakaz bide egin", adierazo dau, irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldian parte hartzeko …
Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira
`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, atzera begiratzeaz batera, abegia eta inklusinoa lehenetsi gura dituan Eleizaren etorkizunean arreta jarriz. Ekitaldi ireki hau, "Eleizbarrutian gerora begira" goiburuaren haritik egingo da Barria eraikineko (Plaza …
Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira webgunean: gogoratu, bizi eta amets egin. Ideiokaz batera, bideo bat, non gotzainak dei egiten dauan Goazen ekitaldian parte hartzeko. Orrialdean, ekitaldian parte hartzeko izena emoteko aukera dago.
Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau
Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hogei metro inguruko altuera dauan tenplu honek sei eleizpetan antolatzen da, hormak adreiluz ixten dira eta Jose Maria Muñoz artistak egindako beirate handiak ditu. Gainera, …