22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 
Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
03.05.2024

Kontzertu solidarioa "Mufungaren Adiskideak" fundazinoaren alde

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.

02.05.2024

"Misino-lekukotasunak, gure nortasunaren ezaugarri"

Horixe entzun zan, besteak beste, atzo, maiatzaren 1ean ohiko danez, Urkiolan ospatu zan misino-ekitaldian. Hirurogei lagun inguru batu zan eta, egunari hasiera emoteko, hainbat lekukotasun entzun zan, bideo bidez, Ekuador, Kongoko E.D., Etiopia eta Filipinetatik. Xabier Goikouriak bere agurrean adierazo ebanez, "atzealdearen laguntzagaz aurrealdeak aurrera egin leike. …

30.04.2024

Misino-eguna bihar, Urkiolan

Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez. 

18.04.2024

Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko

Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18,

20.03.2024

Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan

Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen …

16.03.2024

Juan Mari Bautista: "Oraingoz, nire lekua han dago"

Martxoaren 19a Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dagoan eguna da. Misinoetarako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatzen dau egun horren inguruan. Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea bisitan da Eleizbarrutian eta, besteak beste, Misinoen kanpainan parte hartzen dihardu bere lekukotasuna …

14.03.2024

Eleizbarrutiko Misinoen deia "bide barrietara" lotzeko

Aurton, martxoaren 19ean, San Jose egunez, "Bide barriak / Muevos caminos" goiburuaren haritik ospatuko dan Misinoen kanpaina, desbardina izango da, ez da-eta jaieguna. Feli Martinek, egun honen inguruan idatzi dauan gutunean, eskaria egin dau: datorren domekan, martxoak 17, martitzenez, martxoak 19, Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala gogoratu daitela. Kanpainaren inguruko …

12.03.2024

Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon

Bihar -martxoak 13, eguaztena- kafe-solasaldia ospatuko da 17:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Bertan izango dira, bere misino-egitekoari Eleizbarrutian jarraipena emoteko itzuli barri dan Paulino Ordax misiolaria eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla. Honen ostean, 18:30etan, Espainian Afrikako misiolarien …

12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari …

09.03.2024

Isa Matilla misiolariak Balmasedan eskainiko dau, gaur, bere lekukotasuna

Martxoaren 19an burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan, Eleizbarrutiko hainbat misiolarik bere lekukotasuna emongo dau parrokia eta pastoral barrutietan. Esate baterako, Ekuadorreko Manabi Probintziako Calcetan misiolari dan Isa Matilla laikoak Garizuma-aldiko berbaldia eskainiko dau Balmasedako San Severino parrokian, gaur, 19:30etan.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 72 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.05.2024

Kontzertu solidarioa "Mufungaren Adiskideak" fundazinoaren alde

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.

02.05.2024

"Misino-lekukotasunak, gure nortasunaren ezaugarri"

Horixe entzun zan, besteak beste, atzo, maiatzaren 1ean ohiko danez, Urkiolan ospatu zan misino-ekitaldian. Hirurogei lagun inguru batu zan eta, egunari hasiera emoteko, hainbat lekukotasun entzun zan, bideo bidez, Ekuador, Kongoko E.D., Etiopia eta Filipinetatik. Xabier Goikouriak bere agurrean adierazo ebanez, "atzealdearen laguntzagaz aurrealdeak aurrera egin leike. Ezinbesteko dogu zuen babesa eta laguntasuna. Misinoetan egon zarienok ondotxo dakizue laguntza hau nahitaezko dana".

30.04.2024

Misino-eguna bihar, Urkiolan

Maiatzaren 1ean, aspalditikbatzen dira Urkiolan Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Eleizbarrutietako misiolari eta lagunak. Gauza bera egingo dabe bihar eta, besteak beste, Ekuadorren 15 urtetik gora emon ondoren, Eleizbarrutira bueltatu diran Benjamin Respaldiza eta Paulino Ordaxen lekukotasunak entzungo dabez. 

18.04.2024

Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko

Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, Eukaristia ospatuko da, gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, 18:0etan, eta eleizkizunean seminariorako eta diakonotzarako hautagaiek irakurle eta akolito ministerioa jasoko dabe. 

20.03.2024

Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan

Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen dihardue eta zapatu arratsaldez izango dira taldeagaz. Erretiro honetan, "Epaitu" aldiari ekingo deutse eta hilero (batzartuta) eta hamabostero (online) egiten dabezan saioetan emongo deutse jarraipena.

16.03.2024

Juan Mari Bautista: "Oraingoz, nire lekua han dago"

Martxoaren 19a Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dagoan eguna da. Misinoetarako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatzen dau egun horren inguruan. Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea bisitan da Eleizbarrutian eta, besteak beste, Misinoen kanpainan parte hartzen dihardu bere lekukotasuna emonez.  Datorren martizenez, martxoak 19, Juan Mari Ermuko Santiago Apostolua parrokian izango da 19:00etatik aurrera. 

14.03.2024

Eleizbarrutiko Misinoen deia "bide barrietara" lotzeko

Aurton, martxoaren 19ean, San Jose egunez, "Bide barriak / Muevos caminos" goiburuaren haritik ospatuko dan Misinoen kanpaina, desbardina izango da, ez da-eta jaieguna. Feli Martinek, egun honen inguruan idatzi dauan gutunean, eskaria egin dau: datorren domekan, martxoak 17, martitzenez, martxoak 19, Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala gogoratu daitela. Kanpainaren inguruko barriak (lagungarri eta jarduerak): hemen.

12.03.2024

Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon

Bihar -martxoak 13, eguaztena- kafe-solasaldia ospatuko da 17:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Bertan izango dira, bere misino-egitekoari Eleizbarrutian jarraipena emoteko itzuli barri dan Paulino Ordax misiolaria eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla. Honen ostean, 18:30etan, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintzial dan Manu Osa Aita Zuriak berbaldia eskainiko dau. 

12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari parrokiako lokaletan, 19:30etan.