16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian,

15.04.2023

Eleizbarrutietako Misinoen urteurreneko erakusketako panelak, eskuragai

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek hainbat jarduera egiten dihardue 75. urteurrena ospatzeko. Askotariko ekitaldiak antolatu dabez eta bat baino gehiago martxoan garatu dan Misinoen kanpainaren barruan ospatu dabe eta bada datozan hilabeteetan egingo dan jardueraren bat. Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzatik jakinarazo dabenez, urteurrenari buruzko panelak eskuragai dira, …

27.03.2023

Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutiek denporaldi honetan egin izan diran kanpainetarako kartelen erakusketa ibiltaria -10 panelez osatuta dago- antolatu dabe. Egunotan, Bilboko Santiago katedraleko klasustroan dago erakusketa hori eta datorren apirilaren 16ra arte ikusi ahal izango da kokapen horretan. 

20.03.2023

Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan

Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS

20.03.2023

On Joseba Segura gotzaina: "Misinoa bizirik da gaur be"

Atzo, Garizuma-aldiko laugarren domeka, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru izan zan, Santiago katedralean eguerdiz ospatu zan Eukaristian. Hasieran esan ebanez, "aparteko eran gogoratu gura dogu 2023 honetan, 75 urte beteten dirala euskal Eleizbarrutiek misino-abenturari ekin eutsenetik". Gotzainak gogoratu …

19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi …

16.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: …

14.03.2023

Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean

2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan …

13.03.2023

Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan

Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari.  Beste alde batetik, beste …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 68 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.

15.04.2023

Eleizbarrutietako Misinoen urteurreneko erakusketako panelak, eskuragai

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek hainbat jarduera egiten dihardue 75. urteurrena ospatzeko. Askotariko ekitaldiak antolatu dabez eta bat baino gehiago martxoan garatu dan Misinoen kanpainaren barruan ospatu dabe eta bada datozan hilabeteetan egingo dan jardueraren bat. Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzatik jakinarazo dabenez, urteurrenari buruzko panelak eskuragai dira, norbaitek jarduera edo ekitaldiren batean erabili gura izan ezkro. Zazpi hamarkada ingurutan, misino-egunetan erabili izan dan hainbat kartel jasoten daben 10 panelez osatuta dago. Eskaria egiteko, 94 401 36 99 telefonora …

27.03.2023

Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutiek denporaldi honetan egin izan diran kanpainetarako kartelen erakusketa ibiltaria -10 panelez osatuta dago- antolatu dabe. Egunotan, Bilboko Santiago katedraleko klasustroan dago erakusketa hori eta datorren apirilaren 16ra arte ikusi ahal izango da kokapen horretan. 

20.03.2023

Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan

Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS GKEak eta Balmasedako Udalak NOS UNIMOS EN BALMASEDA / PREMIOS ELKARTASUNA sarien bigarren ekitaldia ospatu eben eta 2015ean hil zan Pruden Escobar Eleizbarrutiko abade eta misiolaria gogoan izan eben.

20.03.2023

On Joseba Segura gotzaina: "Misinoa bizirik da gaur be"

Atzo, Garizuma-aldiko laugarren domeka, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru izan zan, Santiago katedralean eguerdiz ospatu zan Eukaristian. Hasieran esan ebanez, "aparteko eran gogoratu gura dogu 2023 honetan, 75 urte beteten dirala euskal Eleizbarrutiek misino-abenturari ekin eutsenetik". Gotzainak gogoratu ebanez, orduan, 1948an, bakarrik Gasteizko Eleizbarrutia egoan. Gotzainaren esanetan, "Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurren hau Jainkoari eskaini gura deutsagu eta esker ona adierazo gura dogu gure misiolariak, …

19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.

16.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: "garai hartan Bilbao, Donostia eta Gasteiz barne hartzen zituen Elizbarrutiaren, bereziki misio-jaiera handia bizi zuen Seminario haren, baterako gogoeta, zailtasun, amets eta gogo biziz beteriko ibilbide luzearen …

14.03.2023

Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean

2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan zarien, gaure egun zrien eta etorkizunean be izango zarien pertsona leialen konpromisoa eskertzeko eta autortzeko".

13.03.2023

Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan

Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari.  Beste alde batetik, beste emakume bik, aurton Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Verak, euren lekukotasuna emon eben Ermuan, herri honetatik monja bi honeek Kenyan garatzen ari diran …

Emaitzak orrialdeka