Barriak
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan …
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia
Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan.
Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta …
"Hegoaldeko Ahotsak" Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan
“Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaren haritik ospatuko da aurton, martxoaren 15ean -domeka-, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna. Misinoetarako Ordezkaritzatik hainbat jarduera sustatzen dihardue misino-sentsibilizazinorako, besteak beste, "Hegoaldeko Ahotsen" lekukotasunak eskeiniz. Cojimiesiko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko …
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, …
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan
Datorren domekaz, martxoak 1, Eleizak Hispanoamerikaren Eguna ospatuko dau, aurton, "Bidelagun, alaitasunean bat eginda" goiburuaren haritik. Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen eskutik, egun honetan Eleizak Amerikan dauan presentziaren garrantzia nabarmendu gura da. Gotzain Batzorde horretako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru …
Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?
Datorren otsailaren 7an, bere urtebetetze egunaren inguruan (otsailak 4), Josetxu Caniberen oroimenezko 2. ekitaldia, hain zuzen be baba-jan solidarioa, ospatuko da eskolapioek BIlbon daukien ikastetxean. Parte hartzeko, zuek edo gura dauan edonork, 647 863 249 telefonora WhatsAppa bialdu edo deitu (Josu eta Aitor).
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia
Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan.
Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren …
"Hegoaldeko Ahotsak" Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan
“Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaren haritik ospatuko da aurton, martxoaren 15ean -domeka-, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna. Misinoetarako Ordezkaritzatik hainbat jarduera sustatzen dihardue misino-sentsibilizazinorako, besteak beste, "Hegoaldeko Ahotsen" lekukotasunak eskeiniz. Cojimiesiko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko misinoan diharduan Matilde Rivera ekuadortar emakumeak dira ahots horreek eta hilabete emongo dabe Gasteiz, Donostia eta BIlboko eleizbarrutietan, Ekuador eta Kenyako alkarteetan egiten daben lana eta euren bizipenak batera …
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan
Datorren domekaz, martxoak 1, Eleizak Hispanoamerikaren Eguna ospatuko dau, aurton, "Bidelagun, alaitasunean bat eginda" goiburuaren haritik. Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen eskutik, egun honetan Eleizak Amerikan dauan presentziaren garrantzia nabarmendu gura da. Gotzain Batzorde horretako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da alkar-meza, besteak beste Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoko Prefektu dan Luis Antonio Tagle filipinar kardinala meza-emoile dala. Goizeko 10:30etan izango da eta TVE2 katearen bidez zuzenean …