20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko gotzaina Nekane Garcia misiolariagaz egon da
14.05.2024

Bilboko gotzaina Nekane Garcia misiolariagaz egon da

Nekane Garcia Bunkeyako ospitale nagusiko zuzendariak bisita egin deutso gaur On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Bunkeyako ospitaleko laborategietan lagundu izan dauan Begoña Diez medikuntza-fakultateko irakasle erretiratua eta Jose Ignacio Iturmendi Mufunfaren Adiskideak fundazinoko kidea egon dira Gotzaitegian Nekanegaz.

Nekane Garcia gipuzkoarra oporraldiaz gozazen ari da familiagaz Zaragozan eta bide batez hainbat kudeaketa egiten dihardu, besteak beste, gaur On Joseba Segura Bilboko gotzainari egin deutsan bisita. 

On Joseba Segura gotzainak joan dan udan bisitatu eban Xabier Goikouria misiolaria Kongoko Errepublika Demokratikoan eta herrialdeko hainbat lekutan sustatzen diharduan egitasmo ugari ezagutzeko aukera izan eban.

Bunkeya

Nekane Garcia sendagileak Bunkeyako ospitale nagusiko zuzendari da azken urteetan. Bertan, urtean 3.000 lagun inguru artatzen dabe eta hilean 100 jaiotza izaten dira. Osasun-arloaz gain emakumearen sustapenerako arloaz arduratzen dira. Nekanek azaldu dauanez, gaur egun gora egin dabe tuberkulosi iraunkorraren kasuek eta “despistatze” lanetan -azterketa mediko prebentiboa- dabilz.

Bunkeya, ospitalea kokatzen dan uria, Kongoko Errepublika Demokratikoko hegoaldean dagoan Lubumbashiko Artxidiozesian dago.

Aurreko bisita baten, Nekane Garciak ondoren jasotzen dan alkarrizketa eskaini eutsan “Alkarren Barri/Comunicación” aldizkariari:

José Ignacio Iturmendi, Begoña Díez, Nekane García y el obispo de Bilbao, Joseba Segura.