20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz
15.05.2024

Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz

Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia emongo dau gaur -maiatzak 15, eguaztena-, Sabino Arana Fundazinoan (SAF) (Moraza plaza. 48007 Bilbao), 19:00etan. Ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

“Emakumeak eta Eleiza Bizkaian. Erronkak eta aukerak” goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldez Estrella Morenok, emakumeak gaur egun Eleizan dauan egitekoa aztertuko daualarik. 

Estrella Moreno

Estrella Moreno Laiz Teologian doktore da tesi honegaz: “Nortasun likidoak eta kristau bihurtzea. Barri Onaren proposamena ‘millennial’ deitutakoei”. Master Counsellingean (laguntza-harremanetarako akonpainamendua). Hogeta bost urte daroaz Bilboko Eleizbarrutian lan egiten hainbat arlotako -batez be laikoen heziketan- pastoral egitekoetan. Era berean, Gotzain Kontseilu zabaleko, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko eta Ekintza Katoliko Orokorraren (EKO-ACG) alkarteko kide da. 

Estrella Moreno