Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur
Balmasedak Pedro Asua eta Mendia bertako semearen jai kanonikoa ospatuko dau gaur. 1936an, gaurko egunez, atxilotu eta hil egin eben. Bere gorpuzkiak Vitoria-Gasteizko seminarioko kaperara eroan ebezan 1856an. Bera dohatsu autortzeko prozesua 1964.eko maiatzaren 14an hasi eta 2014.eko urtarrilaren 27an amaitu zan, Frantzisko aita santuak martiritza jasateagaitik dohatsu autortzeko agindua sinatu ebanean. Arkitekto entzutetsua izan zan eta Bizkaian, Gasteizen eta Madrilen hainbat eraikin jaso zan bere zuzendaritzapean. Hamabi urtez abade lez jardun eban bere jaioterrian eta hemen gogoratuko …
Ospakizunak Bizkaiko parrokiarik zaharrenean eta nazinoartean gehien ezagutzen dan parrokian
Gaur, San Joan Lepogabetuaren eguna, mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko San Joan ermitan. Nazinoartean ondo ezaguna dan hatxean kokatutako ermita honetan, urteko egun jakin batzuetan batzen dira eleiztarrak. Abuztuaren 29an ospatzen da bertako jai liturgikoetako bat. Hamaiketan eta hamabietan ospatuko dira mezak. Beste alde batetik, bihartik irailaren 8ra arte, Bermeoko Almikeko Andra Mari (1236) eleizan, Bizkaiko Jaurerrian sortu zan lehenengo parrokian, bederatziurrena ospatuko da.
Nobizia barri bi Santa Monika klausurako komentuan
Gaur, San Agustin eguna, Begoñako Santa Monika komentuko monja agustindarrek Eukaristia berezia ospatuko dabe. Zazpietan izango da eta gura daben eleiztar guztiek ateak zabalik izango dabez Edwina eta Janeth nobiziek, 2022ko abuztuan komentuan sartu ziranek, abitu agustindarra jasoko daben eleizkizunean parte hatu daien. 2021etik komentuko nagusia dan Jane Severinek azaldu cauanez, "guztira 12 gara. Oraintsu sartu dira koentuak Tanzaniatik heldutako beste hiru monjagai". Atzo, Eleizbarruti osora banatzen diran formak egiten dabezan monjek familiartean ospatu eben Santa Monika eguna. …
Erandioko San Agustin parrokiako eleiztar baten gutuna Argentinatik
Erandioko San Agustin parrokiak bihar ospatuko dau bere zaindariaren eguna. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian gogoan izango dabez hil barri diran Carlos Pablo Martin anai marista eta Juan Mari Lechosa abadea. Jose Luis Iglesias Meilan parrokoaren esanetan, "esker onez oroitu gura doguz biziera erlijiosoko fraile bokazinoak eta Eleizbarrutiko langile eremuko abade bokazinoak". Era berean, alkarteak aurpegia jarri deutse errealidade barriei Argentinan boluntario lanetan ari dan Olatz Neira Caritas BIzkaia erakundeko langilearen lekukotasunaren bidez.
Organo eta tronpeta doinuak Durangoko basilikan
Arandoño Kultur Elkarteak antolatutako beste kontzertu bat izango da bihar Durangoko basilikan. Oraingo honetan proposamen berezia izango da, barroko estiloko musika jorratzen dauan hirukoa izango dalako. Piccorgan hirukoak tronpeta eta organo doinuak alkarlotzen dauz. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da kontzertua.
Erreguteak Urkiolara Mañaria eta Abadiñotik
Datorren bariku eta zapatuz, abuztuak 30 eta 31, urteko azken erreguteak egingo dira Urkiolako santutegira. Abuztuko azken barikuz ohikoa danez, Mañariko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako alkarteak Eukaristia ospatuko dau 12:00etan santutegian. Abadiñoko erregutea, azkena liturgia egutegian, zapatuz egingo da, 11:30etan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru meza bietan.
Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera pasatzeko urratsak.
Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna
Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.
Bidezko merkataritza txosnetan
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego- Berria alkartasun eta misinoetarako taldeari eta Nekaldiaren Kofradiari esker, bidezko merkataritza jai-eremuan azaldu da. Kofradiarena dan Nekalditarrak txosnak lekua itzi dau, Aste Nagusian be 'bidezko' erosketak egin ahal izateko.
Irailean abade egingo diran hiru abadegaiak, gogo-jardunetan
Irailaren 15etik aurrera hiru abade barri izango dira Bizkaian. Aurreko egunotan, Gorka Campos, Marco Antonio Muñoz eta Juan Reyero Xabierko santutegian dagoz euren burua prestatzen. Bihar amaituko dabez Getafeko Eleizbarrutiko abade dan Javier Siegristen gidaritzapean egiten ari diran gogo-jardunak.