Barriak
Etiquetado como: Arizmendiarrieta
Caritas Bizkaia erakundearen osoko harrera, baita abuztuan be
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak "beharrizan gehien dagoan lekuan" egon gura dau beti, laguntasuna eta babesa emoten deutsen familiei osoko harrera eskaintzeko konpromisoari eutsiz. Hilabete honetan, Bilbon kokatuta dagoan egoitza nagusian eskainiko deutse arreta familiei.
Bizkaiko ekuatoginearrek Bisilako Ama Birjinaren eguna ospatzen dabe
Bihar, Bizkaian bizi dan Ekuatore Gineako alkarte katolikoak ospakizuna izango dau. Bioko irlako zaindari dan Bisilako Ama Birjinari errezatuko deutse eguerdik 12:00etan, Atxuriko Gizakundea eleizan.
"Hilkorrak garala ospatzen dogu gaur"
Gaurko egunez, makina bat lagun hurreratzen da hunkituta Amatxurengana. Fedez, ohituraz, esker onez edo Ama Birjinari ekariak aurkeztuz, basilika jentez lepo dago goizaldeko 4:00etatik hasita, orduan ospatu da-eta eguneko lehenengo Eukaristia. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatu da, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Joan Maria Aburto alkatea buru, udalbatzako hainbat kide hurreratu da Begoñara eta honeekaz batera hainbat herri agitari, besteak beste, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea.
Gaur, Bizkaiko mezarik 'goiztiarrena' ospatuko da
Begoñan, gaur, 17 meza ospatuko dira; lehenengoa, goizaldeko lauretan. Ez da arduradunen kasketaldia, eguraldiak laguntzen badau, Amatxuren oinetara otoitz egitera hurreratuko dan milaka lagunei zerbitzua eskaintzeko bidea baino. Egun berezi honetan, Bizkaiko Andra Mariek protagonismo handia dabe, baina, zalantza barik, Artagan gainean dagoanak erakarten dau eleiztar gehien. Beste urte batez, milaka lagun joan da oinez lurraldeko hainbat lekutatik basilikara goizaldeko lauretako mezan parte hartzera.
Itsas prozesinoak emon deutse hasiera Bizkaiko zaindariaren omenezko ekitaldiei
Begoñako Andra Mariaren eguna urriaren 11an ospatzen dan arren, bihar ospatuko dan Mariaren Zeruratzearen eguna be guztiz esanguratsua da Bizkaiko herritarrentzat. Gaur, ospakizunaren bezperan, Amatxuk Santurtziko kaleak zeharkatu ditu, itsasederra zeharkatu eta Bilboko San Nikolas parrokiara heldu aurretik. Arratsaldez, meza bi ospatuko dira Begoñako basilikan, 18:00 eta 19:00etan. Eleiza gau osoan zabalik izango da, Begoñako Kofradiaren laguntzari esker.
Lekeition organoaren hodientzako babesleen bila dihardue
`Lekeitioko Organoen Lagunak´ dalakoak kontzertua antolatu dau abuztuaren 16rako -barikua-, basilikan. 170 urtez martxan izan ondoren, kalte handiak jasan dituan Cavaille Coll organoa konponteko dirua batzea da helburua. Euskadiko Orkestra izango da kontzertu berezi honetako protagonista. Aukera ederra izango da, gainera, organaren hodientzako babesleak erakarteko.
Bisita Euskadiko amabirjina erromaniko bakarrenetakoa daukan eleizara
Bizkaiko txinatar neskato eta mutiko katolikoak, kanpamentu 'berezian'
Zazpi eta hamabost urte bitarteko 21 neska-mutikok kanpamntu aberasgarrian parte hartzen dihardue abuztuaren 5etik 14ra, Berrizko Barnezabal aterpetxean. Esperientzia bikaina bizi izateko aukera emon gura jake mutil eta neskei eta, horretarako, "askotariko jarduerak antolatu dabez fedean zein garapen pertsonalean hazi daitezan", Bizkaiko txinatar alkarte katolikoari laguntzen deutsan abadeak azaldu dauanez. Euren herrialdean jazarrita badagoz be, eleiztarrok euren fedea ospatu egiten dabe. Hain zuzen be, aita santuak asiar herrialde hau bisitatu gura dauala adierazo dau.
Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea
Orain dala gizaldi batzuk hasitako ohitura barritu eben atzo Goiurin. Goiuriko Ama Birjinaren irudia lepoan hartuta eroan eben urte osoan egoten dan ermitatik Iurretako San Migel parrokiaraino. Prozesinoan, eleiztarrek arrosarioa errezatu eben eta Andra Mariari eskainitako hainbat kanta abestu zan. Jesus Zamalloak lagunduta egin eben Hitzaren ospakizuna eleizan. Gaur emon deutse hasiera hirurrenari eta abuztuaren 14a egun berezia izango dala iragarri dabe. Parrokiako abesbatzak Jose Maria Miangolarra goiuritarrak konposatutako Salbea estreinatuko dau eguerdiko 12:00etako mezan. Abuztuaren …
Gaurtik aurrera, "Artearen ibilbidea", Artzentalesen
Gaur hasi eta abuztuaren 19ra arte, Artzentaleseko kaleetan hainbat artelan ikusi ahal izango da. BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren ekimen hau herriz herri dabil. Maiatzean, Bilbon hasi zan erakusketa ibiltari honetan, haurtzaroko pasarteak eta pasarte erlijiosoak ikusi daitekez.