Barriak

Etiquetado como: Arizmendiarrieta

07.02.2026

Chris Lowney protagonista izango da enpresara gizatasuna eroateari buruzko solasaldian

Otsailaren 12an, 9:00etan, Arizmendiarrieta Urtearen (Enpresa Humanistaren Urtea) inguruko jarduera nabarmena ospatuko da Bilboko Faculty Club de Deusto Business School dalakoan. Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoak, Deusto Business School, Deusto Business Alumni eta Vizcaina Aguirre Fundazinoa erakundeek antolatuta, "Enpresara gizatasuna eroan gizartera gizatasuna eroateko"

22.05.2025

Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko

Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea …

03.05.2023

Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan

Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera …

21.04.2023

Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan

Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2583 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Emaitzak orrialdeka