24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 25 )
 

Barriak

Etiquetado como:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1080 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
21.01.2024

Kristauen Batasunaren aldeko Asteko eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia

Katoliko, protestante eta ortodoxoak batuko dira gaur arratsaldez Santiago katedralean. Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa gaur izango da 19:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.

21.01.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
20.01.2024

"Bekak Kongoko EDko emakumeentzat" kontzertu solidarioa

Gaur arratsaldez,UPV/EHUko abesbatzak, Aitor Biainen zuzendaritzapean, kontzertu solidarioa eskainiko dau Bilboko San Bizente Martiria parrokian, 19:40etan, "bekak Kongoko EDko emakumeentzat" egitasmoaren alde. Sarrera doan izango da eta gura dabenek ekitaldiaren amaieran izango dabe aukera.

20.01.2024

Kristau Eleizen baterako ospakizuna

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta, hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 21, Eleizbarrutian egingo dan ekitaldi nagusia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, hain zuzen be, eleizkizun  ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Eleiza Ortodoxoetako eta Erreformako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartuko dau. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez. 

19.01.2024

Bizkaiko parrokiak, Eleizagaz konprometitutako pertsonak erakarri guran

Asteburuan, Bizkaiko 36 parrokiak ardurakidetasuna-harpidetzak egitarauagaz bat egingo dabe. Ekonomiarako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik bultzatu eta Eleizaren sostengurako taldeak babestuta, bigarrenez ekin jako jardunbide honi. Lehenengoan, 13 parrokiek parte hartu eben eta esperientzia positibotzat jo da. "5 hilabete, 5 azpimarra" goiburuaren haritik, hilero banatuko dira orriok kanpainagaz bat egin daben parrokiatan.Agerkari honetan, Eleizbarrutiari eta lurralde bakotxari buruzko pastoral eta ekonomia mezuak aurkeztuko dira. Lagungarriok osotzeko, ikus-entzunezko materiala be eskainiko …

19.01.2024

'Pertsona irekientzako' azoka

EBI sareko Eleizbarrutiko 17 ikastetxeetako mila ikasle inguruk parte hartu eban atzo 'EBI STEAM Azokaren' III. ekitaldian. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka honetan, Eleizbarrutiko ikastetxeetako adin desbardinetako ikasleek  gaur egungo heziketan ezinbestekotzat joten diran STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabera) lotutako 50 egitasmo baino gehiago aurkeztu eben.

18.01.2024

HOAC Bizkaiaren bost lehentasun 2023-25 biurtekorako

Atzo batzartu ziran Bilbon Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko erantzukizunak: Ordezkaritza, Kontseilaritza eta fede sustapena, Antolakuntza eta alkarte bizitza, Heziketa, Zabalkunde eta konpromisoa. 2023-2025 biurterako 5 lehentasunak zehaztu ebezan.

18.01.2024

Sinodo-senari eta aitzindaritzari buruzko mintegiaren hasiera

Bihar -urtarrilaren 19a, barikua-, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Bikaritza Nagusiagaz batera, "sinodo-senari eta aintzindaritzari" buruzko mintegiari hasiera emongo deutso. Beste alde batetik, datorren astelehenez, urtarrilak 22, ETPIak antolatutako saioa ospatuko da 18:30etan Barrian (Plaza Barria, 4) eta Dietrich Sagertek "fede esperientziaren barri emon gaur" gaiaren inguruan jardungo dau.

17.01.2024

Eleizbarrutiko ikastetxeen azoka teknologiko eta artistikoa

Jokin Bildarratz Hezkuntza-sailburuak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Saulo Nebreda Ortuellako alkateak inauguratuko dabe bihar -eguena, 10:00etan, EBI STEAM Azoka. Ortuellako San Felix ikastolan ospatuko dan jardueran, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 1.000 ikasle inguruk parte hartuko dau.

17.01.2024

Garizuma-aldirako lagungarri barriak

Datorren otsailaren 14an, Hausterre Egunez, Garizumari hasiera emogo jako eta aldi hori martxoaren 28an, Eguen Santuz, amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak lagungarriak presatuko ditu Garizuma-aldirako gura daben guztiek euren errealitateetara moldatu eta erabili daiezan. Era berean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposamena aurkeztu dau ondorengo jardunbidean oinarrituta: "Eukaristian eta gainerako ospakizunetan parte hartzeko bideak proposatu, ospakizunak esanguratsu eta eraginkor eginez". Mikel Zaratek idatzi eta Juanjo Elezkanok bere …