Barriak
Etiquetado como: JOC
Bizkaiko burdinaren 'madarikazinoa', munduko onena
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak bideoa argitaratu dau Alberto Santana historialariak joan dan astean Bilbon ospatu ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emon eutsen ekitaldian eskaini eban berbaldiagaz. Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak interes handiko zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Besteak beste, San Anton eleiza aitatu dau, Bilboko lehenengo tenplua, Santiago katedrala baino zaharragoa, uribilduko ezkutuan ikusi daitekenez. Milaka urtez Bilbaok izan eban baliabide natural bakarra, burdina, nabarmentzen dau. Halanda be, …
HOAC mobimentuaren deialdia udako ikastaroetan parte hartzeko
HOAC mobimentuak prestatu ditu aurtengo udako ikastaroak; hain zuzen be, Avilan izango dira uztailaren 22tik 28ra. Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko ordezkariak eta Bizkaiko hainbat militantek parte hartuko dabe ikastaroetan. Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Bizkaiko aurreko presidente eta gaur egun HOAC mobimentuko konpromiso eta nazinoarteko hartu-emonetarako Estatuko arduraduna ikastaroen antolaketaz arduratzen dan talden izango da. Gehiago jakiteko: hemen
Azken ordenatuek kurtso amaierako txangoa egin dabe fede eta kultura buztartuz
Bilboko Eleizbarrutiko azken ordenatuak Valladoliden izan dira aste honen hasieran. Bertan, Luis Arguello Valladolideko artzapezpiku eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak "harrera beroa" egin eutsen.
Amaitu da Basaurin presoakaz egin daben lan-kanpamentua
Lau egunez, Bilboko Eleizbarrutio talde batek aparteko esperientzia bizi izan dau Basauriko kartzelako presoakaz, eurengana hurreratu eta eurakaz egonez. Roberto VIdal Failde Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak lan-kanpamentuaren amaieran esan ebanez, "Nazareteko Jesusek bere bizitzan egin ebana egiten saiatu gara: gure munduak kanporatutako eta ahaztutako pertsonengana hurreratu eta eurei begietara begiratu".
Asteburuan, kulturarteko taldeen erretiroa, lan-kanpamentua eta beste hainbat jarduera
Loiola zentroak eta Bilboko Eleizbarrutiko Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, kulturarteko taldeek udako erretiroa ospatu eben. Gainera, Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu eban eta Argia fundazinoak amaiera emon eutsan bere pastoral ekiturteari. Beste alde batetik, Berrizko Mesedetako Misiolariek lan-kanpamentua antolatu eben asteburuan eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak amaiera emon eutsen umeen koloniei Poza de la Salen.
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.
Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean
Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Iraunkorrak bere 267. batzarra ospatuko dau uztailaren 2 eta 3an Gotzainen Batzarrak Madrilen dauan egoitzan. Batzorde honen lehenengo batzarra izango da martxoko osoko bilkuran karguak barritu ziranetik. Adin txikikoen babeserako bulegoetako koordinazino eta aholkularitzarako zerbitzuak egin dauan Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktimen osoko erreparazinorako egitasmoa landuko dabe, besteak beste. Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Batzorde Iraunkorreko kide lez, aitatutako Osoko Bilkura haretan Misinoetarako eta …
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gaur, Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna"
Ekainaren 29an, Eleizak ohikoa dau "San Pedro eguneko diru-laguntza" edo Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna" ospatzea. Kerman Lopez bikario nagusiak gogoratzen deuskunez, orain dala urte bi Gotzainak eta bere Gotzain Kontseiluak agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eben, "bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian berari laguntzea dagokiola jabetu daiten eta horren kontzientzia hartu daian". Holan, geure alkartetik haragoko Eleizako kide izatearen sena …
"Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da"
Gaur goizean emon deutse amaiera joan dan martitzenez Bilbon hasi ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco Vitoria Unibertsitateko Komunikazino-fakultateko katedradunak betiko eleizetan eta oinplano barriko eleizetan txertatutako arte garaikidearen inguruko berbaldi bi eskaini ditu. Pablo Delclaux Ondarerako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeko Idazkaritzako zuzendariak esker ona adierazo deutse Bilbao uriari eta Eleizbarrutiari harreragaitik eta "arte garaikidea gizarte bizikidetzarako bultzada eta, gure kasuan, fedea agertzeko bidea" …