11-05-2026 Lunes, VI semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: JOC

11.11.2025

JOC mobimentuaren mendeurrena

Web honetan iragarri dogunez, datorren domekaz, azaroak 16, gure eleizbarrutian dagozan Ekintza Katolikoko errealitateak Jesusen Bihotzaren Mirabeen ikastetxean (Tiboli, 2) batuko dira eta lehenengo zatia alkarregaz burutu ondoren, talde bakotxak bere batzarra egingo dau. Kasu batzuetan, batzar nagusiak izango dira eta Gazteria Langile Katolikoa (JOC) mobimentuak bere …

24.06.2025

Parte hartu gura dozu campaJOCen?

Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak "CampaJOC 2025" udako kanpamentua egingo dau Zallan uztailaren 21etik 27ra. Eleizbarrutiko 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek emon leikie izena. Parte hartu gura dozu? Eurakas hartu-emonean jarri 688 88 39 50 (Ethan) edo 651 30 94 17 (Patri) telefonoen bitartez.

09.06.2025

JOC Bizkaiaren batzar nagusia: azterketa, erronkak eta itxaropena

Atzo -domeka- ospatu zan Gurutzetako parrokian Kristau Gazteria Langilea (JOC) mobimentuaren kurtso amaierako batzar nagusia Bizkaian. Arduradunen esanetan, "bizi izandakoa aztertu zan, taldeek euren bizitzaren ingurukoak batera jarri ebezan eta gazte langileei fede, ekintza eta alkartetik lagun egiten jarraitzeko ilusinoa barritu genduan".

09.12.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza JOCen Biltzar Nagusian, Huescan

Kristau Gazteria Langileak (JOC)  50. Biltzar Nagusia ospatu dau Huescan. Bilboko Eleizbarrutiko 6 militante (bat, sarbidean) eta 3 konbidatu heldu izan dira bertan: Ethan, Ainara, Patricia, Nagore, Eneko, Victor, Nacho, Virginia eta Pepelu.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2504 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.

06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki. 

04.05.2026

Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat

Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak. 

Emaitzak orrialdeka