01-11-2024 Todos los Santos
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 27 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1435 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
05.06.2024

Domekaz, 'Family topaketa' Berrizen

Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzarako taldeak ekitaldia antolatu dau familientzat; ekitaldia ekainaren 9an, domekaz, izango da, Berrizen eta, antolatzaileen esanetan, bertaratutakoek "gozatzeko, jolasteko, alkar ezagutzeko, barneratzeko eta akartean otoitz egiteko aukera izango dabe".

04.06.2024

Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun

Gaur arratsaldeko zazpietan hasiko dan ekitaldian aurkeztuko da Deustun Jose Maria Guiberten "La Caverna: Diarios del secuestro de un empresario vasco" liburua. Liburuan, Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak Jesus Guibert bere aitak 1983an jasan eban bahiketaren lekukotasuna emoten dau. Ospakizun-aretoan egingo dan ekitaldian, Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irakasle eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko kide dan Galo Bilbaok parte hartuko dau.

03.06.2024

"Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue"

Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta  Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren astindu latza, milaka lagunen hilketa dakarrena, jasaten diharduan lurralde horretarako bakea eskatzeko. Choucrygaz batera, Fray Luis Quintana Lurralde Santuaren Espainiako Zaintzako arduradunagaz etorri da. 

03.06.2024

Gorpuzti Egunari lotuta, Caritas Bizkaia erakundeak maitasunaren eguna ospatu dau

Bizkaiko Eleizak bere egutegiko jairik esanguratsuenetakoa ospatu eban atzo: Gorpuzti Eguna. Honi lotura, Caritas Bizkaia erqkundeak Maitasunaren Eguna ospatu dau asteburuan eta Eleizbarrutiko erakunde honi lotutako boluntarioak Zallan batu ziran joan dan zapatuz. 

03.06.2024

Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat

"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:

03.06.2024

Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emon deutse asteburu honetan Meza Nagusia ospatuz. Fededunez lepo bete zan eleiza, "bost hamarkada honeetan jasotako grazia eta doe ugariengaitik esker ona adierazoteko". A. Luigi Buccarello hirukoiztarren Aita Nagusia izan zan buru eleizkizunean eta A. Pedro Aliaga Probintzialak be alkar-meza emon eban. Bilboko Ars Viva abesbatzak eta Getxoko Itxartu dantza-taldeak girotu eben ospakizuna, "ikutu berezi eta gogoangarria emonez".

03.06.2024

Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean

Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko. 

03.06.2024

42 metro karratuko "alfonbrak" apaindu eban atzo katedraleko sarrera

Beste urte batez, "Kolore bidea" alkarteak egin ditu alfonbrak, batez be, tindatutako egun-txirbilez. Alfonbra horreek apaindu ebezan atzo, Gorpuzti Eguna, Santiago katedralaren eta Joan Santuak parrokiaren kanpoaldeak. 

03.06.2024

Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizun "hunkigarri eta bihotz-bihotzekoa"

Bariku arratsaldez ospatu ebezan Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bidez: hemen.

03.06.2024

Eleizbarrutiak komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa aurkeztu dau

Datorren eguaztenez, ekainak 5, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko I. dekalogoa aurkeztuko da gizarte komunikabideen aurrean. Bilboko Elizbarrutiak, Kazetarien Euskadiko Elkarteak eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak sustatutako hausnarketaren emaitza da. Orain dala urtebete sortu zan ideia, Aita Santuak komunikazinoa eta Adimen Artifiziala gaiaren inguruan sustatu eban Gizarte Komunikazinoen Eguna zala-eta. Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak abagune ontzat hartu eban, Eleizaren ekarpen humanistikotik gai honetan jardunbide etikoak zehazteko. Aste honetarako antolatutako …