Barriak
Etiquetado como: Derio
Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia
1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, XVII. Kapitulu Nagusiaren amaieran, barriro aukeratu eben bizkaitarra datozan 6 urteetan karguan iraun daian.
Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz
Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea parrokiako erreferente eta Areeta-Romoko ekipo ministerialeko kideak eta Cris eta Marlon filipinar alkarteko koordinatzaileak.
"Ondareari buruzko jardunaldiak aukera ona dira zer garan agertzeko"
Espainiako Gotzainen Batzarrak antolatutako Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldien hasierako ekitaldia gaur arratsaldeko bostetan izango da Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan. Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbituko arduradunak eskainiko dau inaugurazino-hitzaldia gai honen inguruan: "Bilbao. Industria eta kultur garapenetik krisialdira eta uri-sorkuntzara". Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak "uriak bizirik dagozala eta sasoian sasoiko premina eta ohiturei erantzuten deutsela" agertu gura daben …
Kanpamentua Urkiolan
Ikasturtea amaitu eta oporrak hartuta, udako kanpamentuak egiten be hasi dira, esate baterako, Gernikako Kosnoaga aisialdirako taldea Urkiolan da udaldiko lehenengo egunak igarotzen.
Lagun asko batu da familien egunean, Gaztenahiaken kanpamentuan
Egunotan, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) Gaztenahiak taldea kanpamentuan da Orobion. Domekaz egun berezia bizi izan eben, hain zuzen be, "Familien eguna", familiakaz, begiraleakaz eta Jose Alberto Guemes PBko parrokoagaz.
Asteburuan, jarduera ugari Eleizbarrutian
HOAC mobimentuaren batzar nagusia, kanpai-kontzertua Begoñan, sendotzak eta omenaldia kurtso honetan Algortari agur esango deutsan Javi Garai abadeari, horra hor, besteak beste, azken egunotako jarduerak.
600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain
Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz.
Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.
Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean
2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta irailaren 15ean egingo dira abade Santiago katedralean, 19:00etan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org