Barriak
Etiquetado como: Derio
Zuhaitz Egunaren XIII. ekitaldia, itxura barriaz
Bihar, otsailak 5, Seminario Zentrum dalakoak eta osotzen daben enpresek jasangarritasun, bardintasun eta gizarte bakeagazko hitzarmena gauzatzeko egiten dan urteroko ekitaldia ospatuko da 13:00ean. On Joseba Segura gotzaina eta Esther Apraiz Derioko alkatea bertan dirala ospatuko dan Zuhaitz Egunaren hamahirugarren ekitaldia aldi barriaren abiapuntu lez iragarri da.
Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko
Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako …
Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera …
Pertsonaia historikoak Derioko beirateetan
2022an, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak Derioko Seminarioa eraikinean dagoan zenbait beirateren argazkiak aurkeztu ebazan urteko 9 aleetan. Jose Maria Muñoz Eleizbarrutiko abade eta artistak -bere heriotzaren 25. urteurrena osaptu barri dogu- diseinatu ebazan beirate guzti horreek. Orain, Eleizbarrutiak daukan Instagram kontuaren bitartez, egunez …
Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu
Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.
Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau
Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.
Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan
HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.



