28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 28 )
 

Barriak

Etiquetado como: EBI

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1017 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
02.12.2023

Aurton be Azoka solidarioa egingo da Begoñan

Gaur emongo jako hasiera Begoñako Misino-azokaren ekitaldi barriari. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik basilikako eleizpan, Begoñako Misinoetarako taldeak sustatuta, eta batu daiten dirua misinoetara bialduko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Abenduaren 10ean, azken egunez, goizez bakarrik. 

02.12.2023

Bilboko Koral Alkartearen musika Abendualdirako

Bihar, abenduak 3, Abendualdia, Gabonen aurreko liturgia aldia, hasiko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzatik beren-beregi sasoi honetarako prestatutako lagungarriak eskaini dira, Jesusen etorrerarako prestatzeko Bibliako pasarteak jasoz. Datozan 4 domeketarako otoitz eta gogoetarako proposamen honetan, Bilboko Koral Alkarteak kantatutako abestiak be eskaintzen dira. Honako honegaz batera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeak aurkeztu dauan proposamena eta Caritas Bizkaia erakundeak aurkeztu dauana erabili daitekez. "Inguruko beharrizanez …

01.12.2023

Aitamen berezia Euskal Eleizbarrutietako Misinoei 75. urteurrenean

Atzo banatu ziran BIlboko BBK aretoan Menchaca de la Bodega Fundazinoak alkartasunari emoten deutsezan sariak. Aurton, aitamen berezia egin jake Euskal Eleizbarrutietako Misinoei 75 urteko ibilbidean egindako lanagaitik. Ekitaldian parte hartu eben hiru Eleizbarrutietako Ordezkaritzen izenean, Feli Martin Bilboko Ordezkaritzako zuzendariak jaso eban saria. 

01.12.2023

Arangoitiko San Andres Apostolua eleizaren Urrezko Ezteguak

Atzo -azaroak 30, eguena-, San Andres egunez, Arangoitiko San Andres parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ebazan, 19:00etan Eukaristia ospatuz.

01.12.2023

Enkarterri Hoberantz saria Deusto Argitalpenak enpresarentzat

Ediciones Deusto, S.A enpresak jaso dau Enkarterri Hoberantz XIX. saria. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterrietako Mankomunitateak sustatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren, SPRIren, ADRen, Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Balmasedako San Roke hotelean ospatu zan ekitaldian egin eutsen autorpena sarituari, Ainara Basurko Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua buru zala. 

01.12.2023

Gotzainak bisita pastorala egingo dau Balmaseda eta Zallara

Abenduaren 1, 2, 3 eta 5ean, On Joseba Segura gotzaina Garbealdeko parrokietara (Balmaseda eta Zalla) joango da bisita pastorala egitera.

01.12.2023

Gabonetako protagonista Alkarren Barriren azalean

Aldizkariaren abenduko alearen (298. zenb.) azalean, Jesus Umearen irudia nabarmentzen da Gabonetako zuhaitzaren aurrean. Honen argiak, bigarren mailan geratzen dira. Gabonen ospakizunak kristauentzat dauan behentako zentzuna nabarmendu gura da. Familiak ostatu bakar batean be lekurik ez aurkitzean, aska baten jaio behar izan eban Umea. Gotzainak idatzitako zorion-agurrak aldi honen garrantzia  jasoten dau, izan be, "Belengo Umea barriro jaioko da eta Beragaz birsortu gaitezala gura dau". Gotzainak hauxe eskatzen deusku: ez daigula ahaztu "lurralde santuan eta munduko beste hainbat lekutan, …

30.11.2023

Eleiz Museo 'gozoa'

Bihar -abenduak 1, barikua-, "Gabon-gozokiak. Komentutik etxera" Gabonetako azokaren ekitaldi barria inauguratuko da Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B – Atxuri, Bilbao). Abenduaren 20ra arte, Penintsulako hainbat komentutan prestatutako Gabonetako produktu-sorta zabala eskainiko da Eleiz Museoko ganga-aretoan (sarrera doan). 

30.11.2023

Gernikaldeko Eleizaren batzar nagusia

Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Batzordeak batzar nagusia ospatuko dau bere 10. urteurrena ospatzeko. Batzar nagusia zapatuz, abenduak 2, izango da, 11:00etatik aurrera, Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan. Batzarraren ostean, 12:00etan otoitzaldia egingo da Andra Mari parrokian eta 14:00etan, bazkaria izango da. 

29.11.2023

Kooperak ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa zabaldu dau

Bizkaiak kontsumitu osteko ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa dau, hain zuzen be, gaur, Mungian inauguratu dan 'Koopera Reusing Center II'. Koopera Caritas laneratze eta gizarteratzerako estatuko enpresarik handienak, baztarketa jasaten daben edo jasateko arriskua daben pertsonak laneratzeko eskaintza babaldu egin dau 3.368 metro karratuko instalazino barri honegaz.