Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo dau moderatzaile-lanetan. Berbaldia amaitzeaz batera, gura dabenek Arriaga antzokiaren kanpoaldean egingo dan bilkura isilean parte hartu leikie.
Barikuz, ezkontza-urteurrenak
Datorren barikuz, maiatzak 31, Eznontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguen ospakizuna egingo da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizuna zuzenean jarraitu ahal izango da hemen..
Misinoetarako taldea eta parrokia "kulturarteko Ermua 2024" ekitaldian
Gaur hasten da Ermuko kulturarteko astea. Zazpigarren ekitaldi hau zazpi egunez garatuko da eta, besteak beste, Ermuko misinoetarako taldeak eta parrokiak parte hartuko dabe. Gaur arratsaldeko 18:00etan antzeztuko dan lanean parte hartuk dabe: 'Pasmi' taldearen 'Show must go on' antzezpena Lobianon.
Portugaletek alkartearen eguna ospatu eban atzo
"Ongi etorri etxera. Bienvenido a casa" goiburuaren haritik, Portugaleteko parrokia alkarteetako, alkarte erlijiosoetako eta mobimentuetako lagun ugari batu zan atzo Andra Mari ikastetxean, Pastoral Barrutiko (PB) ekitaldian.
Kurtsoko azken meza latinoamerikarrean amak izan dabez gogoan
Hilaren azken domekaz ohikoa danez, atzo Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarra batu zan Eukaristian eta lagunarteko ekitaldian, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Kurtsoko azken Eukaristia izan zan eta, guztien gainetik, gogoan izan ebezan ama guztiak.
Jasangarritasunaren inguruko sari bi jasoko ditu bihar Eleizbarrutiak
Gaurtik eguaztenera arte -maiatzak 29-, ekonomia, sostengatze eta gardentasunaren jardunaldiak ospatuko dira Madrilen, Gotzainen Batzarreko Ekonomia-gaietarako Idazkaritzaordeak, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzak eta Gardentasunerako Bulegoak antolatuta. Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak, Anabella Barroso gardentasunerako arduradunak eta Jose Joaquin Moral Ekonomia-gaietarako Batzorderako gotzain ordezkariak ordezkatuko dabe Bilboko eleizbarrutia ekitaldietan eta 'Eleiza jasangarria' sarietako bi jasoko dabez lehenengo ekitaldi honetan.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Klausurako monja eta monjeek alkarragaz ospatuko dabe eguna
Bihar -maiatzak 26, domeka- Eleizak Hirutasun Guztiz Santuaren Eguna ospatuko dau eta, egun horretan ohikoa danez, 'Pro Orantibus' jardunaldia, aurton, "Zure aurpegia begietsiz, esan daigun: Egin bedi zure nahia!" goiburuaren haritik.
Jose Ignacio Mendizabal abadea hil da, "bere bizitza besteen zerbitzura" jarri dauan gizona
Joan dan eguaztenez, maiatzak 22, Jose Ignacio Mendizabal Clemente Eleizbarrutiko abadea hil zan 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko bostetan ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Atzo, Begoñan, Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguen ospakizunean, bere abade-lagunek gogoan izan eben. Jose Antoniok uztailean beteko ebazan 68 urte abade egin zanetik.