17-11-2025 Lunes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
05.08.2025

"Eleizea plazara" ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira

Maiatzaren 17an Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azoka izan zan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia. Egun horretan, Tropaeolum nanum (kaputxino nanoa) landarearen milaka hazi banatu ziran. Hazien poltsatxo hori 'Kit de la paz-Bakea erein' dalakoaren barruan egoan; partaide bakotxak berea pertsonalizatu eban eta gotzainak Eukaristian …

01.08.2025

2024-2025, kurtso gogoangarria

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena nabarmendu dauan 2024-2025 kurtsoa amaitu barri da. Oroitzapenen eta alkartzeen kurtsoa izan da eta, aldi berean, begiak etorkizunean jarri doguz. Datorren azaroaen 9an emonjo jake amaiera urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago ktedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristiagaz. Web honen bidez …

26.07.2025

Hiru monja domingotarren betiereko botoen profesa, Elorrion

Gaur -ekainak 26, zapatua- Santa Ana egunez, hiru monja domingotarrek betiereko botoen profesa egingo dabe eguerdiko 12:00etan, Elorrioko Santa Ana monasterioan. Hiru monjak Kenyakoak dira: Sor Jackeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la VIrgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción.

22.07.2025

75. urteurreneko erakusketa, Markinan

Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko …

15.07.2025

BizkaiBira: HOACeko kideak alkartean ibiltari

Joan dan domekaz amaitu zan BizkaiBira, baina 19 egunotan ibiltari izan diran pertsonen bidez esperientzia honen inguruko oihartzunak jasoten dihardugu. Hiru astez, Bilboko eleizbarrutiak bizi izan dauan urratsez, ikurrez, alkartzeez eta konpromisoz betetako jardueraren oihartzunak dira. Askotariko adin, errealitate eta jatorrietako pertsonek mendiak, ibaiak herriak eta auzoak …

14.07.2025

BizkaiBira: esperientzia ahaztuezina argazkitan

BizkaiBira izan da Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu ditan ekitaldi nagusienetakoa. 19 egunez egin diran 19 etapatan Bizkaiko zazpi bikaritzak zeharkatu dira, eleizbarrutiaren "aberastasun natural, espiritual eta kulturala ezagutzeko". Bilbon hasi zan BizkaiBIra ekainaren 25ean, eta atzo, uztailak 13, emon jakon amaiera ibilaldiari …

14.07.2025

“Aniztasuna aberastasun dala erakutsi deusku BizkaiBirak”

“Hoy cerramos aquí, en nuestra catedral, las 19 etapas de la BizkaiBira que hemos recorrido juntos por toda nuestra provincia”, esan eban On Joseba Segura gotzainak, azken etaparen amaiera jaso eban Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian egin eban homiliaren hasieran. “En este recorrido hemos querido simbolizar nuestros 75 años de vida diocesana, con sus relevos …

13.07.2025

BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak. 

13.07.2025

Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau

Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be …

12.07.2025

Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez

Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 118 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
05.08.2025

"Eleizea plazara" ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira

Maiatzaren 17an Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azoka izan zan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia. Egun horretan, Tropaeolum nanum (kaputxino nanoa) landarearen milaka hazi banatu ziran. Hazien poltsatxo hori 'Kit de la paz-Bakea erein' dalakoaren barruan egoan; partaide bakotxak berea pertsonalizatu eban eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu ebazan guztiak. Inguruan oreka eta harmonia "landuz", gutako bakotxak aldaketaren eragile izan leikela aditzera emon gura izan zan hazien bidez. 

01.08.2025

2024-2025, kurtso gogoangarria

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena nabarmendu dauan 2024-2025 kurtsoa amaitu barri da. Oroitzapenen eta alkartzeen kurtsoa izan da eta, aldi berean, begiak etorkizunean jarri doguz. Datorren azaroaen 9an emonjo jake amaiera urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago ktedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristiagaz. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. 

26.07.2025

Hiru monja domingotarren betiereko botoen profesa, Elorrion

Gaur -ekainak 26, zapatua- Santa Ana egunez, hiru monja domingotarrek betiereko botoen profesa egingo dabe eguerdiko 12:00etan, Elorrioko Santa Ana monasterioan. Hiru monjak Kenyakoak dira: Sor Jackeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la VIrgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción.

22.07.2025

75. urteurreneko erakusketa, Markinan

Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko aukera emoten deutse. 

15.07.2025

BizkaiBira: HOACeko kideak alkartean ibiltari

Joan dan domekaz amaitu zan BizkaiBira, baina 19 egunotan ibiltari izan diran pertsonen bidez esperientzia honen inguruko oihartzunak jasoten dihardugu. Hiru astez, Bilboko eleizbarrutiak bizi izan dauan urratsez, ikurrez, alkartzeez eta konpromisoz betetako jardueraren oihartzunak dira. Askotariko adin, errealitate eta jatorrietako pertsonek mendiak, ibaiak herriak eta auzoak zeharkatu dabez, abian dan, entzun egiten dauan, alkartu egiten dan, eraikitzaile dan Eleiza agertuz. Kronika honetan, hainbat etapatan, "etenbarik hazten diharduan kate-maila lez", BizkaiBiran parte hartu daben HOACeko

14.07.2025

BizkaiBira: esperientzia ahaztuezina argazkitan

BizkaiBira izan da Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu ditan ekitaldi nagusienetakoa. 19 egunez egin diran 19 etapatan Bizkaiko zazpi bikaritzak zeharkatu dira, eleizbarrutiaren "aberastasun natural, espiritual eta kulturala ezagutzeko". Bilbon hasi zan BizkaiBIra ekainaren 25ean, eta atzo, uztailak 13, emon jakon amaiera ibilaldiari uriburuan bertan. 

14.07.2025

“Aniztasuna aberastasun dala erakutsi deusku BizkaiBirak”

“Hoy cerramos aquí, en nuestra catedral, las 19 etapas de la BizkaiBira que hemos recorrido juntos por toda nuestra provincia”, esan eban On Joseba Segura gotzainak, azken etaparen amaiera jaso eban Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian egin eban homiliaren hasieran. “En este recorrido hemos querido simbolizar nuestros 75 años de vida diocesana, con sus relevos generacionales, descubrimientos, avances, y multitud de experiencias compartidas. Porque caminar es mucho más que mover los pies: es una forma de vivir, de crecer, de encontrarnos”.

13.07.2025

BizkaiBiraren amaierako Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso ameiera BizkaiBira erromesaldiari. Ordurako helduko dira 19 egunez eleizbarrutia zeharkatu dauan ibilaldiko azken etapako ibiltariak. 

13.07.2025

Gotzainak BizkaiBirako azken etapan parte hartuko dau

Gaur amaituko da BizkaiBira, Gurutzetan hasi eta Bilboko Santiago katedralean amaituko dan etapagaz. Hemen, On Joseba Segura gotzaina buru dala, amaierako Eukaristia ospatuko da 12:00etan -zuzenean web orrialde honen bidez-. Gotzainak, gainera, atzo erromeria ospatu zan salestarren Gurutzetako ikastetxetik abiatuko dan etapan parte hartuko dau. Aurretik, beste etapa bitan be parte hartu izan dau: lehenengoan, Bilbotik Galdakaorakoan eta laugarrenean, Zeanuri eta Gorbea lotu ebazan ibilbidean. 

12.07.2025

Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez

Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik aurrera. 

Emaitzak orrialdeka