10-11-2025 Lunes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
10.11.2025

Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari

On Joseba Segura gotzainak 2050ean irakurriko dan gutuna gorde eban kutxa baten, On Ricardo Blazquez kardinala bertan zala ospatu zan 75. urteurrenaren amaierako mezan.

07.11.2025

Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna

Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia

06.11.2025

Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia

2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. …

05.11.2025

Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan

Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia …

30.10.2025

Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.

29.10.2025

Kultura eta alkartasuna Bizkaiko Eleizaren egunean

Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren eguna ospatuko da. Egun horretan, Santiago katedralean ospatuko dan eleizkizunak amaiera emongo deutso Bilboko eleizbarrutiarentzat, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia izaten ari dan urteari. Egun horretan, gure historiagaitik esker ona adierazo eta Bizkaiko gizarteagazko konpromiso ebanjelizatzailea barrituko da. Egunotan, …

22.10.2025

Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen

Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean …

13.10.2025

Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari

Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko …

01.10.2025

Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan

Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.

29.09.2025

 Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena

1950ean, Pio XII.a Aita Santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantolatu eban, 1862tik Gasteizko gotzainaren ardurapean egozan hiru euskal eleizbarrutiei izaera juridiko burujabea emonez. 1949an sinatu eta 1950eko uztailaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius buldak gotzain egoitza barri bi sortzea ahalbidetu eban: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 117 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
10.11.2025

Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari

On Joseba Segura gotzainak 2050ean irakurriko dan gutuna gorde eban kutxa baten, On Ricardo Blazquez kardinala bertan zala ospatu zan 75. urteurrenaren amaierako mezan.

07.11.2025

Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna

Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Deialdia egiten jaku bertara joan gaitezan. Web honetan be zuzenean emongo da. "

06.11.2025

Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia

2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. OROIMENA egiteko eguna da". Batzordetik, dei egin dabe, gainera, egunotan antolatuko diran ekitaldietan parte hartu daigu. Bilboko bikaritzek, esate baterako, alkarte otoitzaldi eta ospakizuna egingo dabe"Indarkeriarik …

05.11.2025

Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan

Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia eta azkenean ekitaldi sinbolikoa egingo da: gaur egungo gauzakiak sartuko dira kutxa baten eta hau zigiluz itxita geratuko da 2050ean zabaldu arte. 

30.10.2025

Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.

29.10.2025

Kultura eta alkartasuna Bizkaiko Eleizaren egunean

Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren eguna ospatuko da. Egun horretan, Santiago katedralean ospatuko dan eleizkizunak amaiera emongo deutso Bilboko eleizbarrutiarentzat, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia izaten ari dan urteari. Egun horretan, gure historiagaitik esker ona adierazo eta Bizkaiko gizarteagazko konpromiso ebanjelizatzailea barrituko da. Egunotan, lurraldeko parrokiek argibideak jasoko dabez 2024ko pastoral eta ekonomia jarduerari buruz. Azken baten, egiazko eta ulertzeko moduko informazinoa eskainiko da lekuko Eleizaren bizitza eta egitekoaren inguruan, gardentasunez …

22.10.2025

Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen

Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius bulda oinarritzat hartuta, baimena emon zan gotzain egoitza barri bi sortzeko: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña izan ezik- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoa osorako,

13.10.2025

Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari

Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko funtsera zuzendu daiela. 

01.10.2025

Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan

Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.

29.09.2025

 Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena

1950ean, Pio XII.a Aita Santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantolatu eban, 1862tik Gasteizko gotzainaren ardurapean egozan hiru euskal eleizbarrutiei izaera juridiko burujabea emonez. 1949an sinatu eta 1950eko uztailaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius buldak gotzain egoitza barri bi sortzea ahalbidetu eban: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña kenduta- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoako herri eta uri guztietarako, bakotxa bere gotzainagaz. 

Emaitzak orrialdeka