Barriak
Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian
HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, …
Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan
Bihar hasiko a BizkaiBira, aparteko erromesaldi fisiko eta birtuala. Bilboko eleizbarrutiak antolatuta, 19 etapa burutuko dira jarraian. Zazpirehun eta hogei lagunek emon dabe izena 19 egun eta gaue Bizkaia zeharkatuko dauan 300 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bihar, goizeko 9:00etan egingo da hasierako ekitaldia Begoñan eta handik abiatuko da lehenengo etapa. On …
Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik
Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com
Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea
Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, …
19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen
Atzo batzartu ziran BizkaiBira ekitaldiko 19 egunetako jarduerak koordinatuko dabezan eta laguntzaile-lanetan ibiliko diran pertsonak. Ez da erraza 302,05 kilometroko erromesaldia antolatzea. Ezinbestekoak dira logistika zehatza, dozenaka alkarteakazko koordinazinoa eta arlo espiritual, fisiko eta komunitarioa buztartuko dituan ikuspuntua. Bizkaiko bikaritzak zeharkatuko …
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, …
75. urteurreneko logoak bizia hartu dau kurtsoko azken aldizkarian
Gaur atara da kalera Alkarren Barri aldizkariaren multimedia bertsinoa. 313. ale honek 75. urteurreneko logoaren aldaera agertzen dau, eta osotzen daben kolore eta tamaina askotako irudi geometrikoek bizia hartu dabe. Bizkaiko eleiz alkarteko kideen aniztasuna batu dabe, joan dan maiatzaren 17an ospatu zan ekitaldiko irudiakaz batera. Horixe da ale honetan nabarmentzen dan …
Zabalik da BizkaiBIran izena emoteko epea
BizkaiBiran parte hartzeko izena emon daiteke IOS zein ANDROIDerako prestatutako aplikazinoaren bidez. 75. urteurrenerako webgunean aplikazino ofiziala jatsi ondoren, erraz emon daiteke izena etapa baten edo batzuetan, ibilbidearen zehaztasunak ikusi daitekez, distantziak, etapak dituan zailtasunak, e.a. Ekainaren 20an amaituko da alta egiteko epea.
Elguero auzoko eleizaren urteurrena
Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz.
Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan
Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien …
Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian
HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.
Bilboko gotzainak BizkaiBirari hasiera emongo deutso bihar Begoñan
Bihar hasiko a BizkaiBira, aparteko erromesaldi fisiko eta birtuala. Bilboko eleizbarrutiak antolatuta, 19 etapa burutuko dira jarraian. Zazpirehun eta hogei lagunek emon dabe izena 19 egun eta gaue Bizkaia zeharkatuko dauan 300 kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bihar, goizeko 9:00etan egingo da hasierako ekitaldia Begoñan eta handik abiatuko da lehenengo etapa. On Joseba Segura gotzaina izango da Amatxuren etxean egingo dan otoitzaldian eta Bilbao-Galdakao lehenengo etapan parte hartuko dau. Hasierako hetapa honetan, Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetako osasun pastoraltzako …
Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik
Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com
Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea
Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, izadia eta bategitea buztartuko dituan ekimenean parte hartzeko.
19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen
Atzo batzartu ziran BizkaiBira ekitaldiko 19 egunetako jarduerak koordinatuko dabezan eta laguntzaile-lanetan ibiliko diran pertsonak. Ez da erraza 302,05 kilometroko erromesaldia antolatzea. Ezinbestekoak dira logistika zehatza, dozenaka alkarteakazko koordinazinoa eta arlo espiritual, fisiko eta komunitarioa buztartuko dituan ikuspuntua. Bizkaiko bikaritzak zeharkatuko dituan ekitaldia eratu, lekuko alkarteakaz ibilbide eta jarduerak egiaztatu eta gaua emoteko lekuak eta logistika kudeatu ondoren, egunez egun antolakuntzan arituko diran boluntarioak alkar ezagutzeko eta zereginez jabetzeko …
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.
75. urteurreneko logoak bizia hartu dau kurtsoko azken aldizkarian
Gaur atara da kalera Alkarren Barri aldizkariaren multimedia bertsinoa. 313. ale honek 75. urteurreneko logoaren aldaera agertzen dau, eta osotzen daben kolore eta tamaina askotako irudi geometrikoek bizia hartu dabe. Bizkaiko eleiz alkarteko kideen aniztasuna batu dabe, joan dan maiatzaren 17an ospatu zan ekitaldiko irudiakaz batera. Horixe da ale honetan nabarmentzen dan gaia eta lehenengo 9 orrialdeak eskaini deutsaz Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusatzokan, 3.000 lagunetik gora bertan zala. ospatu zan Eleizea plazara azoka Eleizea Plazara azokari.
Zabalik da BizkaiBIran izena emoteko epea
BizkaiBiran parte hartzeko izena emon daiteke IOS zein ANDROIDerako prestatutako aplikazinoaren bidez. 75. urteurrenerako webgunean aplikazino ofiziala jatsi ondoren, erraz emon daiteke izena etapa baten edo batzuetan, ibilbidearen zehaztasunak ikusi daitekez, distantziak, etapak dituan zailtasunak, e.a. Ekainaren 20an amaituko da alta egiteko epea.
Elguero auzoko eleizaren urteurrena
Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz.
Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan
Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien pertsonentzako bitarteko dan Hontza gaueko zentroaren ingurukoak kontatuko dabez bertako arduradunak eta egitasmoaren bultzatzaile dan Bilboko gotzainak.



