Barriak
Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon
Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari …
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak maileguan gehien emon dituan 10 liburuak
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Munduko Eguna ospatzen da. Gaurko egunez, 1616an, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare mendebaldeko kulturako idazle esanguratsuenetako bi hil ziran. Hori dala-eta, UNESCOk egun sinboliko hau izendatu eban 1995ean irakurketa sustatzeko eta egilearen irudia autortzeko egun lez.
Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren …
Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia
Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.
Carmelo Etxenagusia Ohorezko IV. Aitamena, argazkitan
Liturgiako lagungarrien itzulpenak arduratzen dan "Euskal baliabideak taldea", euskerazko komunikazinoaren arloan aritu izan ziran Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zana (hil osteko aitamena) eta liturgiako musikan eta ETBko euskerazko mezaren sustapenean ekarpena egin dauan Antonio Linaza izan dira ekitaldi honetan autorpena jaso dabenak. Zuzenean emon zan …
Ezin izan dozu "Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren" banaketa jarraitu?
Bilboko BBK aretoan ospatu dan ekitaldian banatu da kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamena. que distingue a personas o colectivos del ámbito de la cultura. Aurton, aitamenen IV. ekitaldian, honeei egin jake autorpena: liturgiako lagungarrien itzulpenak egiten dabezan itzultzaileen "Euskal baliabideak taldeari", …
75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden
'Gogoratu, bizi, amets egin' erakusketa ibiltariak 75 urteotan eleizbarrutian bizi izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Erakusketa ikusgai dago Villaverdeko (Kantabria-Bilboko eleizbarrutia) martxoaren 3ra arte. Gero, Balmasedako San Severino eleizara eroango dabe martxoaren 14ra arte eta ostean Sodupeko San Bizente Martiria eleizan jarriko dabe.
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean
de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz.
"Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela"
Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik …
Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko
"Gogoratu, bizi, amets egin" erakusketa ibiltariak Bizkaiko Eleizaren 75 urteko historiako une gogoangarriak agertzen ditu.Erakusketa, Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian zabaldu zan eta handik Begoñako Gogarte Etxera eroan eben. Gaur egun, Amatxuren etxean (III-VII bikaritzak) dago eta datozan egunetak San Bizente parrokiara lekualdatuko da eta hantxe egongo da …
Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon
Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari eta musikari eskainitako guztiagaitik omenaldia egitea". Oscar Candedo, Jose Luis Echechipia eta Roberto Fresco dira organista gonbidatuak.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak maileguan gehien emon dituan 10 liburuak
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Munduko Eguna ospatzen da. Gaurko egunez, 1616an, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare mendebaldeko kulturako idazle esanguratsuenetako bi hil ziran. Hori dala-eta, UNESCOk egun sinboliko hau izendatu eban 1995ean irakurketa sustatzeko eta egilearen irudia autortzeko egun lez.
Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren euskarri eta agerpen lez.
Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia
Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.
Carmelo Etxenagusia Ohorezko IV. Aitamena, argazkitan
Liturgiako lagungarrien itzulpenak arduratzen dan "Euskal baliabideak taldea", euskerazko komunikazinoaren arloan aritu izan ziran Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zana (hil osteko aitamena) eta liturgiako musikan eta ETBko euskerazko mezaren sustapenean ekarpena egin dauan Antonio Linaza izan dira ekitaldi honetan autorpena jaso dabenak. Zuzenean emon zan saioa eta orain barriro ikusi daiteke hemen.
Ezin izan dozu "Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren" banaketa jarraitu?
Bilboko BBK aretoan ospatu dan ekitaldian banatu da kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamena. que distingue a personas o colectivos del ámbito de la cultura. Aurton, aitamenen IV. ekitaldian, honeei egin jake autorpena: liturgiako lagungarrien itzulpenak egiten dabezan itzultzaileen "Euskal baliabideak taldeari", Inmaculada Gallastegiri eta Juan Maria Iraolagoitiari (hil osteko aitamena), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio LInaza abadeari liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta ETBan domekero …
75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Villaverden
'Gogoratu, bizi, amets egin' erakusketa ibiltariak 75 urteotan eleizbarrutian bizi izan diran gertaera gogoangarrietako batzuk jasoten ditu. Erakusketa ikusgai dago Villaverdeko (Kantabria-Bilboko eleizbarrutia) martxoaren 3ra arte. Gero, Balmasedako San Severino eleizara eroango dabe martxoaren 14ra arte eta ostean Sodupeko San Bizente Martiria eleizan jarriko dabe.
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VIII. ekitaldiko sari-banakea, zuzenean
de Gernika, 'Jazotakoa jaso' sarien VIII. ekitaldian irabazle gertatu dan Gernikako San Fidel Ikastolan egingo da gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, sari-banaketa. Web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz.
"Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela"
Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik joanez, Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipinten dogu kordela".
Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko
"Gogoratu, bizi, amets egin" erakusketa ibiltariak Bizkaiko Eleizaren 75 urteko historiako une gogoangarriak agertzen ditu.Erakusketa, Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian zabaldu zan eta handik Begoñako Gogarte Etxera eroan eben. Gaur egun, Amatxuren etxean (III-VII bikaritzak) dago eta datozan egunetak San Bizente parrokiara lekualdatuko da eta hantxe egongo da ikusgai hiilaren amaierara arte.



