Barriak
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban
Joan dan zapatuz, martxoak 6, gotzaina buru dala, eleizbarrutiko arlo desbardinetako ordezkariek osotzen daben Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) bat zan Bilbon. Partaidetza zabala izan zan eta Bizkaiko Eleizaren bizitza eta geroari begira esanguratsuak diran gai nagusiak landu ebezan. Deustuko Unibertsitateko teologia-fakultatearen ordezkari barri dan Francisco Jose …
Erlejino-askatsuna munduan txostenaren aurkezpena Bilbon
Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari Aita Santuaren Fundazinoak Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkezuko dau bihar, 19:00etan, Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58). On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACN Espainiako zuzendariak eta aita Patrick Akpabio Nigeriako abadeak esku-hartuko dabe ekitaldian.
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra …
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, …
180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos …
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden
Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian. Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben.
Hauts-egunez, Eukaristia, zuzenean katedraletik
Arratsaldeko zazpiretan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean, gaur, Hauts-egunez, Garizuma-aldiari hasiera emoteko ospatuko dan Eukaristia.
Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Bilboko gotzaina: "Indarrean da salbazinorako kristau proposamena"
"Salbazinoaren preminarik" ez dauala uste dauan gizarte honetan, salbazinorako kristau proposamena indarrean dala esan eban atzo On Joseba Segura Bilboko gotzainak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatu eta Estrella Moreno bertoko zuzendariak aurkeztu eban ekitaldiaren barruan jardun eban gotzainak.
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban
Joan dan zapatuz, martxoak 6, gotzaina buru dala, eleizbarrutiko arlo desbardinetako ordezkariek osotzen daben Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) bat zan Bilbon. Partaidetza zabala izan zan eta Bizkaiko Eleizaren bizitza eta geroari begira esanguratsuak diran gai nagusiak landu ebezan. Deustuko Unibertsitateko teologia-fakultatearen ordezkari barri dan Francisco Jose Ruizi egiaztagiria emon jakon eta hainbat urtez Vida ascendente / Bizian gora mobimentuaren ordezkari izan dan Tomy Rodriguez agurtu eben. Honen lekua, Maria Jesus Beascoechea presidente barriak hartuko dau.
Erlejino-askatsuna munduan txostenaren aurkezpena Bilbon
Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari Aita Santuaren Fundazinoak Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkezuko dau bihar, 19:00etan, Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58). On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACN Espainiako zuzendariak eta aita Patrick Akpabio Nigeriako abadeak esku-hartuko dabe ekitaldian.
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra dala-eta, bertan Xabi eskualdean estimu handian eukien 21 urteko mutila eta beste bost lagun hil ziran-eta, bi Barakaldokoak.
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.
180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak. Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak) izango dira