Barriak
Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben.
Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, …
Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin
Mikel Larrauriren Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko makina bat lagun batu zan zapatuz Ibarruriko parrokian, urte luzez bertan jardun izan dauan Mikeli esker ona adirazoteko. Hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Meza Nagusian bertako koruak abestu eban.
“José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”
Gaur arratsaldeko zazpietan hasita ospatu da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aldeko hileta-mez Elorrioko Sortze Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru eleizkizunean eta On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak; Carlos Garcia LLata Gasteizko bikario nagusiak, Alex Alonso lurraldeko bikarioak eta Iñaki …
Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru bihar -eguzatena- Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean. Atzo -astelehena- hil zan berau, 82 urte ebazala Kanalako bere bizilekuan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, gorpu barik, Elorrio bere jaioterriko Sortze Garbia basilikan, arratsaldeko zazpietan eta Euskal Telebistak zuzenean …
Elorrioko monjek `Athletic-tarta´ kaleratu dabe
Zale zuri-gorriek asteburu hunkigarria bizi izan dabe. Gotzaina atzo heldu zan Sevillatik. Han beste milazak zaleren moduan, Cartujako estadiora sartu ezinik geratu zan eta partidua pantaila bitartez jarraitu eban. Behin Kopa irabazita zorion mezua bialdu eban zale guztientzat. Bestalde, Elorriko klausurako monjek be bat egin dabe ospakizunagaz `Athletic pastela´ eginda.
'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldiak, Bilbon
ACdP Bilboko eta Donostiako Zentroek 'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldien Euskal Herriko XVIII. ekitaldia ospatuko dabe. Apirilaren 12 eta 13an izango da, formatu bikotxean: bilkura bidez eta on line. "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Euskaldunan ospatuko dan ekitaldiaren …
"Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu"
Katedralean ospatu dan Bariku Santuko eleizkizunean, Bilboko gotzainak misterioaz hitz egin dau, besteak beste, berba hori ezin dala arinkeriaz erabili nabarmenduz. Izan be, bere esanetan, hauxe da misterioa: "sugiere algo que desafía la razón y el sentido común, un rompecabezas imposible de resolver". Izan be, azaldu dauanez, errealitate bi dagoz: "no solo relacionadas con …
Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben.
Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, Eukaristia ospatuko da, gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, 18:0etan, eta eleizkizunean seminariorako eta diakonotzarako hautagaiek irakurle eta akolito ministerioa jasoko dabe.
Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin
Mikel Larrauriren Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko makina bat lagun batu zan zapatuz Ibarruriko parrokian, urte luzez bertan jardun izan dauan Mikeli esker ona adirazoteko. Hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Meza Nagusian bertako koruak abestu eban.
“José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”
Gaur arratsaldeko zazpietan hasita ospatu da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aldeko hileta-mez Elorrioko Sortze Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru eleizkizunean eta On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak; Carlos Garcia LLata Gasteizko bikario nagusiak, Alex Alonso lurraldeko bikarioak eta Iñaki Jauregi eta Juan Vicente Gallastegi oraingo eta aurreko parrokoek alkar-meza emon dabe.
Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru bihar -eguzatena- Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean. Atzo -astelehena- hil zan berau, 82 urte ebazala Kanalako bere bizilekuan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, gorpu barik, Elorrio bere jaioterriko Sortze Garbia basilikan, arratsaldeko zazpietan eta Euskal Telebistak zuzenean emongo dau.Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emongo dabe Bilboko Eleizbarrutiko aurreko gotzain izan zan On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak eta On Juan Carlos Elizalde …
Elorrioko monjek `Athletic-tarta´ kaleratu dabe
Zale zuri-gorriek asteburu hunkigarria bizi izan dabe. Gotzaina atzo heldu zan Sevillatik. Han beste milazak zaleren moduan, Cartujako estadiora sartu ezinik geratu zan eta partidua pantaila bitartez jarraitu eban. Behin Kopa irabazita zorion mezua bialdu eban zale guztientzat. Bestalde, Elorriko klausurako monjek be bat egin dabe ospakizunagaz `Athletic pastela´ eginda.
'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldiak, Bilbon
ACdP Bilboko eta Donostiako Zentroek 'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldien Euskal Herriko XVIII. ekitaldia ospatuko dabe. Apirilaren 12 eta 13an izango da, formatu bikotxean: bilkura bidez eta on line. "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Euskaldunan ospatuko dan ekitaldiaren amaierako Eukaristian, zapatu arratsaldeko zortziak laurden gitxiagotan. Apirilaren 14an, domekaz, gotzaina buru izango da Begoñan, GMEan (Gazteen Munduko Eguna) parte hartu eben gazteetako batzuk alkartuko dituan …
"Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu"
Katedralean ospatu dan Bariku Santuko eleizkizunean, Bilboko gotzainak misterioaz hitz egin dau, besteak beste, berba hori ezin dala arinkeriaz erabili nabarmenduz. Izan be, bere esanetan, hauxe da misterioa: "sugiere algo que desafía la razón y el sentido común, un rompecabezas imposible de resolver". Izan be, azaldu dauanez, errealitate bi dagoz: "no solo relacionadas con la fe, también con experiencias de la vida, que nos obligan a reivindicar esa palabra, porque no hay ninguna otra que las refleja como ella".