09-05-2025 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
24.12.2024

Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan

Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan. 

20.12.2024

Ume Jesus hondakinen artean gotzainaren Gabon-zorionean

On Joseba Segura gotzainak Gabonak zoriontzeko aukeratu dauan postalean, hondakinen artean agertzen dan jaiotza ikusi daiteke. Jaiotzako irudiak Belenetik (Zisjordaniako uria), hain zuzen be, 2019an gotzaina buru Lurralde Santura erromes joan zan taldeak ekarritakoak. Horregaitik, irudiak aparteko berezia dau lurralde biblikoak sekula jasa izan dauan suntsipen eta …

05.12.2024

Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori

Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta …

01.12.2024

Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean

Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza …

18.11.2024

Kide barriak Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko batzorde eragilean

Joan dan zapatuz, azaroak 16, Eleizbarrutiko Pastoral KOntseiluaren kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan. Bertan, bidezko bozketaren ostean, Kontseiluak Mila Dominguez (San Inazio PB) aukeratu eban presidenteorde lez Honek Alicia Perez Bobadillaren lekua hartuko dau. Bere aldetik, Kati San Pedrok laikotza ordezkatuko dau Batzordean.

11.11.2024

Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be

Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.

31.10.2024

Gotzaina buru izango da bihar Derion, Domu Santu Eguneko Mezan

Bihar -azaroak 1, barikua-, Domu Santu Eguna ospatuko dogu eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etan Derioko kanposantuan ospatuko dan Eukaristian. Urtean zehar hildakoen oroimen berezia egingo da. Gainera, autortzak egingo dira 11:45etatik aurrera.

29.10.2024

Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?

Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.

28.10.2024

"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"

Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian

25.10.2024

"Eleiza ez da ez menderatzaile ez arautzaile izango"

Bilboko gotzainak 'Nueva Economía Fórum' dalakoak antolatutako gosari informatiboan parte hartu dau. Politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun ingururen aurrean berba egin dau eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkezpenean aurreratu dauanez, On Joseba Segura gotzainak "ez dau inor epel itzi". Bilboko Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.12.2024

Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan

Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan. 

20.12.2024

Ume Jesus hondakinen artean gotzainaren Gabon-zorionean

On Joseba Segura gotzainak Gabonak zoriontzeko aukeratu dauan postalean, hondakinen artean agertzen dan jaiotza ikusi daiteke. Jaiotzako irudiak Belenetik (Zisjordaniako uria), hain zuzen be, 2019an gotzaina buru Lurralde Santura erromes joan zan taldeak ekarritakoak. Horregaitik, irudiak aparteko berezia dau lurralde biblikoak sekula jasa izan dauan suntsipen eta sufrimentuzko egoera latza bizi dauanean. Gotzainak gogoan ditu lehergailuen eztandak eragindako biktima "errugabeak" eta "uholdeek aurrean eroan dabezan pertsonak", hain zuzen be, DANAren eraginez hildakoak.

05.12.2024

Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori

Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta solidarioagoa eraikitzen lagunduz" egiten daben ekarpenagaitik.

01.12.2024

Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean

Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza hori. Jaiotzaren kokapena, erabat txikitutako ingurua da, eta goiburua, "Ez egoan lekurik ostatuan".

18.11.2024

Kide barriak Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko batzorde eragilean

Joan dan zapatuz, azaroak 16, Eleizbarrutiko Pastoral KOntseiluaren kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan. Bertan, bidezko bozketaren ostean, Kontseiluak Mila Dominguez (San Inazio PB) aukeratu eban presidenteorde lez Honek Alicia Perez Bobadillaren lekua hartuko dau. Bere aldetik, Kati San Pedrok laikotza ordezkatuko dau Batzordean.

11.11.2024

Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be

Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.

31.10.2024

Gotzaina buru izango da bihar Derion, Domu Santu Eguneko Mezan

Bihar -azaroak 1, barikua-, Domu Santu Eguna ospatuko dogu eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etan Derioko kanposantuan ospatuko dan Eukaristian. Urtean zehar hildakoen oroimen berezia egingo da. Gainera, autortzak egingo dira 11:45etatik aurrera.

29.10.2024

Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?

Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.

28.10.2024

"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"

Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian Ubietagaz alkarlan estuan jardun ebanak. Gotzainak honan emon eutsan hasiera homiliari: "Despedimos hoy a nuestro querido José Ángel, justo en el arranque de nuestros 75 años. Esta coincidencia -resaltaba el obispo Segura, …

25.10.2024

"Eleiza ez da ez menderatzaile ez arautzaile izango"

Bilboko gotzainak 'Nueva Economía Fórum' dalakoak antolatutako gosari informatiboan parte hartu dau. Politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun ingururen aurrean berba egin dau eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkezpenean aurreratu dauanez, On Joseba Segura gotzainak "ez dau inor epel itzi". Bilboko Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral jardueraren inguruko azalpenak emon ondoren, fedearen balio sozial eta pertsonalaz jardun dau. Europan, hedatuta dagoan krisiari lotuta, kristautasunak bizi dauan krisia aitatzeaz gainera, Eleizak etorkizunari aurre egiteko …

Emaitzak orrialdeka