Barriak
Etiquetado como: Algorta
Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean
Bihar -ekainak 21, barikua- Musikaren Europako Eguna ospatuko da eta, hori dala-eta, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan organo-kontzertua ospatuko da bihar, 20:30etan, Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco Madrileko katedraleko organista titularraren eskutik. G.F. Haendel ingeles musikagileari omenaldia egingo deutso. Sarrera doan da eta, beste batzuetan lez, pantaila jarriko dabe musikaria ikusteko.
Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra
Atzo -ekainak 18, martitzena-, ospitaleetako pastoral eragileen Eleizbarruti arteko XXI. batzarra ospatu zan Donostiako Eleizbarrutiko Seminarioan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutietako arreta erlijioso eta espiritualetako zerbitzurako taldeak 2019an batzartu ziran azkenengo aldiz eta aurton barriro izan dabe hitzordua.
Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra
Atzo eta herenegun, Bilboko Eleizbarrutiko erakunde erabakitzaile nagusiak kurtsoko azken batzarrak ospatu ebazan Eleizbarrutiko Seminarioan. Gotzainak, bikario nagusiak, lurraldeetako bikarioek, idazkari nagusiak eta hiru laikok amaitzear dan kurtsoa ebauatu dabe. Beste alde batetik, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoari begira, gai nabarmenenak aztertu dabez.
Mañes galdara-lantegiak jaso dau Enkarterri Hoberantz saria
Atzo arratsaldez ospatu zan Enkarterri Hoberantz sariaren banaketa-ekitaldia Galdameseko Loizaga torrean. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak sustatzen daben sariaren XX. ekitaldian, 1974an familiak sortutako Mañes galdara-lantegiak jaso dau autorpena.
Bizkaiko itsu katolikoen kurtso amaierako ekitaldia
Atzo -ekainak 17, astelehena- Bilboko Eleizbarrutiko CECO alkarteko (itsu katolikoak) kideak Begoñako Gogarte Etxean alkartu ziran kurtso amaierako ekitaldia ospatzeko.
Bisita ikusgarria Otxandioko ermitetara: 360º eta 3 D
Otxandioko parrokiak torrerako sarbidean egingo diran lanak aurkeztuko ditu bihar, 19:00etan. Aldi berean, herrigunetik hurran dagozan lau ermitak era ikusgarrian, hau da 360 gradutan eta 3 dimentsinotan, bisitatzeko aukera emongo dauanweb orrialdea ezagutzera emongo da. Gainera, San Martin ermitan, udalerriko eraikin erlijiosorik zaharrenean, ekorketa egin da georradarrez, ermitako lurzoruan zein ingurukoan 5 metroko inguruan. Esplorazinoaren ostean, hondakinen bat antzeman da. Horren barri be emongo da.
Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, aitatutako gertaerok eta beste hainbat gogoratuko doguz.
"Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia
Bihar -ekainak 18, "Enkarterri Hoberantz" sariaren XX. ekitaldia ospatuko da Galdameseko Loizaga Torrean. EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia izango da buru ekitaldian.
Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon
Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".