Barriak
Etiquetado como: Algorta
Lehenengo kontzertua Algortako San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz
Gaur iluntzeko zortzietan, Daniel Oyarzabal organista gasteiztarrak kontzertua eskainiko dau Algortako Bariko San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz. Abenduaren 6an ospatu eben mezan bedeinkatu eben organo zaharbarritua.
Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan
Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.
Martxan da "Geroa marraztu" egitasmoa San Fausto Pastoral Barrutian
Gaur -irailak 30, martitzena- jarri da martxan San Fausto Pastoral Barrutian (PB) GEROA MARRAZTUZ gizarte-alkarte egitasmoa. "Kafe irekia" izan da lehenengo jarduera eta aurrerantzean, martitzen eta eguenez eskainiko da eremu hori 10:00etatik 12:00etara Caritasen lokaletan, bizilekurik ez daukienek, bakarrik dagozanez, Caritasera hurreratzen diranek edo alkarteko beste edozeinek kafea eta pasta batzuk (Kidendakoak) hartu daiezan alkarregaz.
Bilboko eleizbarrutiko liburutegia Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarrean
Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarra ospatu barri da Stavangerren (Norvegia). Jaime Lopez Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau ekitaldian, Eleizako Liburuzainen Espainiako Alkartea ordezkatuz. Jaimek eleizbarrutiaren 75. urteurrena ardaztzat hartuta berba egin eban, urtean zehar egindako jardueren barri emonez: “The Bilbao Diocesan Library: From an academic support centre to a heritage reference point”.
Omenaldia Juan Mari Lechosari "haragitutako fede eta langileen aldeko konpromiso" izan zanari
Datorren zapatuz, urriak 4, hil osteko omenaldia egingo jako 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa abadeari, eleiz, gizarte eta alkarte bizitzan asko maite izan eben gizonari. Senide, adiskide eta bidelagunek euren lekukotasunak emongo dabez.
Elorrion kurtsoari hasiera emoteko ekitaldian ataratako argazkiak
Joan dan zapatuz, irailak 27, pastoral ekiturteari hasiera emon jakon Elorrion, eleizbarruti osoko 1.000 lagun inguru batu zalarik. Herriko hainbat puntutan egin ziran bisita gidatuek eta Sortzez Garbia basilikan ospatu zan ekitaldi nagusiak emon eutsen hasiera 2025-2026 kurtsoari.
Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena
1950ean, Pio XII.a Aita Santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantolatu eban, 1862tik Gasteizko gotzainaren ardurapean egozan hiru euskal eleizbarrutiei izaera juridiko burujabea emonez. 1949an sinatu eta 1950eko uztailaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius buldak gotzain egoitza barri bi sortzea ahalbidetu eban: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña kenduta- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoako herri eta uri guztietarako, bakotxa bere gotzainagaz.
"Abadegaiak Seminarioan antzematen dau benetan beretzat Kristo nor dan"
Joan dan barikuz emon eutsen hasiera 2025-26 kurtsoari eleizbarrutiko Seminarioan. Aurton bada barritasun bat bertan, lehenengo aldietan dagozan abadegaiak Iruñako Seminarioan egongo diralako astelehenetik eguenera, alkarte-alderdiari begira kopuru egokia osotzeko.
Astekoak, izenburu nagusiak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Mila lagun inguru batu da Elorrion "Goazen 2025" ekitaldian
Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz.
Kurtsoaren hasiera ekitaldi bitan
Bilboko eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak bat egin dabe kurtsoari itxaropenez eta zerbitzu-senez hasiera emoteko. Elorrioko gaurko hitzorduak jarraipena izango dau bihar Bizkaiko parrokietan, lekukotasun- eta alkartasun-senez hasteko asmoagaz.