Barriak
Etiquetado como: Pobretasuna
Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba Segura gotzainak eta Javi Garai abadeak bisita egin deutse Elorrioko monja domingotarrei. Berbetan jardun dabe eta Saint-Denis La Reunionen (Frantzia) dagoan bere alkartetik jaia ospatzera etorri dan Manuel Rivero …
Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenen misino-lekukotasuna
Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenak Bilbon izan ziran atzo. Monja egin ziranetik zidarrezko ezteguak ospatzen dabezala-eta, espiritualtasuna lantzen eta hezten izan dira Valentzian eta bueltako bidaian geldialdia egin dabe Bilboko Eleizbarrutian Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinoari eskaintzen jakon laguntza eskertzeko.
Atzo, 35 lagunek jaso eben gaixoen oliaduraren sakramentua Durangon
Atzo, egun berezia izan eben Durangoko Barandiaran egoitzan. Frantzisko aita santuaren deialdiari erantzunez, gaixoen oliaduraren sakramentua ospatu eben. Uztaileko otoitzean, aita santuak gaixoen oliaduraren sakramentua eskatzen dau, "Jaunarengandik datorren indarra emon deien jasoten dabenei eta euren senide eta lagunei eta erruki eta itxaropenezko ageriko zeinu bihurtu daiten guztiontzat".
Berriotxoako San Balendin Eguna
1989an santu autortu ebenetik, Berriotxoako San Balendin Bilboko Eleizbarrutian zaindari dogu, Loiolako San inaziogaz batera. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Elorrioko Sortze Garbia parrokian eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian. Aurretik, goizeko 10:00etan ospatuko da Eukaristia Santa Ana komentuan.
Bizkaiko burdinaren 'madarikazinoa', munduko onena
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak bideoa argitaratu dau Alberto Santana historialariak joan dan astean Bilbon ospatu ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emon eutsen ekitaldian eskaini eban berbaldiagaz. Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak interes handiko zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Besteak beste, San Anton eleiza aitatu dau, Bilboko lehenengo tenplua, Santiago katedrala baino zaharragoa, uribilduko ezkutuan ikusi daitekenez. Milaka urtez Bilbaok izan eban baliabide natural bakarra, burdina, nabarmentzen dau. Halanda be, …
HOAC mobimentuaren deialdia udako ikastaroetan parte hartzeko
HOAC mobimentuak prestatu ditu aurtengo udako ikastaroak; hain zuzen be, Avilan izango dira uztailaren 22tik 28ra. Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko ordezkariak eta Bizkaiko hainbat militantek parte hartuko dabe ikastaroetan. Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Bizkaiko aurreko presidente eta gaur egun HOAC mobimentuko konpromiso eta nazinoarteko hartu-emonetarako Estatuko arduraduna ikastaroen antolaketaz arduratzen dan talden izango da. Gehiago jakiteko: hemen
Azken ordenatuek kurtso amaierako txangoa egin dabe fede eta kultura buztartuz
Bilboko Eleizbarrutiko azken ordenatuak Valladoliden izan dira aste honen hasieran. Bertan, Luis Arguello Valladolideko artzapezpiku eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak "harrera beroa" egin eutsen.
Amaitu da Basaurin presoakaz egin daben lan-kanpamentua
Lau egunez, Bilboko Eleizbarrutio talde batek aparteko esperientzia bizi izan dau Basauriko kartzelako presoakaz, eurengana hurreratu eta eurakaz egonez. Roberto VIdal Failde Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak lan-kanpamentuaren amaieran esan ebanez, "Nazareteko Jesusek bere bizitzan egin ebana egiten saiatu gara: gure munduak kanporatutako eta ahaztutako pertsonengana hurreratu eta eurei begietara begiratu".
Asteburuan, kulturarteko taldeen erretiroa, lan-kanpamentua eta beste hainbat jarduera
Loiola zentroak eta Bilboko Eleizbarrutiko Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, kulturarteko taldeek udako erretiroa ospatu eben. Gainera, Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu eban eta Argia fundazinoak amaiera emon eutsan bere pastoral ekiturteari. Beste alde batetik, Berrizko Mesedetako Misiolariek lan-kanpamentua antolatu eben asteburuan eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak amaiera emon eutsen umeen koloniei Poza de la Salen.
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.