06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 36 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pasiotarrak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1106 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
06.12.2023

Bisitak, jaiotzak eta gozokiak zubi luzerako

Asko dira datozan jaiegunak -Konstituzinoaren eta Sortze Garbiaren zubia- gozatzeko prest dagozanak. Hona hemen hainbat egitasmo, berton geratzen diranentzat eta kanpotik datozanentzat:

05.12.2023

Juanjo Elezkanoren CD barria, salgai Durangoko azokan

Juanjo Elezkanok “Txori kantari” CD barria kaleratu dau. Durangoko azokan zuzenean aurkezteko aukerarik izango ez badau be, CDa ARANTZAZU standean egongo da salgai. Gainera, Jakinbide liburu-dendan eta Kidenda dendetan be eskuratu ahal izango da.

05.12.2023

"Mezu kateatu" barria

2012ko apirilean, Bilboko eskolapioen kristau alkarteko "Gizarte eraldaketarako ministerioa" deitutakoa mezu kateatuak zabaltzen hasi zan. Handik aurrera, formatu eta aldizkotasun desbardinakaz, "gogoeta eta ekintzak aurkeztu ditu gure ingurua, geuregandik hasita, aldatzen saiatzeko".

05.12.2023

"Etorkizuna Musikatan" alkarteak autorpena jaso dau BizkaiaGara Sarietan

Atzo, gaur ospatzen dan Boluntarioen Nazinoarteko Egunaren bezperan, BizkaiaGara sarien lehenengo ekitaldia ospatu zan Bilboko BBK aretoan. Ekitaldian, "borondatezko ekintzaren eta gizarte partaidetzarako beste hainbat eraren bidez herritarrek erakusten daben konpromisoa" autortu eta agertzea emon gura izan zan. Sarituen artean, egitasmoa kategorian, Norai alkartearen "Etorkizuna musikatan" ekimena, barritzaile izateagaitik eta gizarteari musikaren bidez ekarpena egiteagaitik. 

04.12.2023

Asteburuan, erretiroak, ospakizunak eta urteurrena

Joan dan zapatuz, abenduak 2, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Egunez, Eukaristia ospatu zan Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. Egun berean gogoratu zan Euskeraren Eguna be, hainbat jardueraren bidez. Gainera, zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 10. urteurrena osptu eban, HOAC Bizkaia mobimentuko militanteek Abendualdiko erretiroa egin eben eta San Fausto Pastoral Barrutiak batzar nagusia ospatu eban Caritasen Iturbegi zentroan. Beste alde batetik, Bihar -abenduak 5, martitzena- amaituko da Gotzainak Garbealdera (Balmaseda eta Zalla)

04.12.2023

Jaiotzazaleen alkarteen jarduna Gabon-aldian

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak Gabon-aldiko jarduerak martxan jarri ditu. 2023ko Gabon-aldiko kanpainan -LVX. ekitaldia-, azaldu dabenez, "San Frantzisko gure zaindariak Greccion jarri eban lehenengo jaiotzaren 800. urteurrena ospatzeaz batera, gure alkartearen 65. urteurrena ospatuko dogu".

03.12.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
02.12.2023

Meza zuzenean, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen egunean

Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ahalmen-urritasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko Eukaristian eta Sergio Buiza I. bikaritzako gotzain bikario eta arlo honetako arduradunak alkar-meza emongo dau. Eleizkizuna 19:00etan hasiko da eta zuzenean emongo da web honetatik.

02.12.2023

Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen Nazinoarteko Eguna

Ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutiko Mahaiak Eukaristia antolatu dau, gaur, abenduak 2, Xabierko San Frantziskoren egunez, Ahalmen-urritasunen bat dabenak gogoratzeko ospatzen dan Nazinoarteko Eguna dala-eta. Meza zuzenean eskainiko a web honen bitartez eta Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Sergio Buiza I. bikaritzako gotzain bikarioa eta sail honetako arduraduna alkar-meza emoten dala, 19:00etan, Santiago katedralean. 

02.12.2023

Aurton be Azoka solidarioa egingo da Begoñan

Gaur emongo jako hasiera Begoñako Misino-azokaren ekitaldi barriari. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik basilikako eleizpan, Begoñako Misinoetarako taldeak sustatuta, eta batu daiten dirua misinoetara bialduko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Abenduaren 10ean, azken egunez, goizez bakarrik.