Barriak
Etiquetado como: Pasiotarrak
Bisitak Zallako Zariketeko San Pedro Ad Vincula ermita-santutegira
Zariketeko historia eta tradizinoaren ikerketaz arduratzen dan ZARIKETE zarigune kultur alkarteak lau bisita gidatu antolatu ditu San Pedro Ad Vincula ermita-santutegira. Abenduko lau domekatan izango dira, 7, 14, 21 eta 28an, arratsaldeko bostetatik zazpiretara (gehienez 6 lagun). Ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea helbide elektroniko honetan: patxigarciadelatorre@gmail.com
Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzek deia
Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren, BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' taldea osotu da, bikaritzetan "sinodo-senaren erlojua" martxan jarteko eta egokitzeko.
Abendualdiko gida egun bakotxerako gogoetakaz Gabonak prestatzeko
Liturgiarako Bilboko eleizbarrutiak Abendualdirako gida prestatu dau egun bakotxerako gogoetakaz itxaronaldia familian eta alkartean bizitzeko. Otoitzak, penitentzia ospakizunak eta domeketarako bitartekoak dagoz, webean eta gizarte sareetan eskuragarri.
259.000 lagun bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian
FOESSA Fundazinoak eta Caritas erakundeak GIzarte-bazterketa eta garapena Euskadin txostena aurkeztu eben Gasteizen. Bertan, 2018 eta 2024 bitartean, gizarteratzeak eta bazteketak izan dauan bilakaera aztertu da, bizi-baldintza eta eguneroko zailtasunen inguruan galdeketa sakona egin jaken euskal familien ordezkaritza zabala oinarritzat hartuz. On Juan Carlos Elizalde, On Fernando Prado eta On Joseba Segura Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainak izan ziran agerraldian.
Eleizbarrutiak euskeraren egunagaz bat egin dau kulturaren oroitza-txostena euskeraz kaleratuz
Euskeraren eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiak Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko oroitza-txostena (1950-2025) formatu barrian eskuragarri jarri dau. Erraz jadesteko moduko eran, Bizkaiko Eleizak euskara zaintzeko, sustatzeko eta normalizatzeko egin dauan lan handi eta iraunkorra agertu dau. Oroitza-txosten instituzional honek Eleizak euskeraren bizitasunaren eragile lez historian izan dauan eta gaur egun dauan egitekoa nabarmendu dau. Kulturaren oroitza-txostenaren aurkezpen ofiziala joan dan azaroaren 5ean izan zan, Xabi Paya bertsolaria, Lara izagirre zine-zuzendaria eta Miguel Zugaza …
Basurtuko monja kaputxinoak harrituta "Guía Repsol" dalakoak egindako autorpenagaz
Monja kaputxinoen Basurtuko Pilareko Andra Mari monasterioa asaldatuta egoan gaur goizean. Telefono-hotsa etenbakoa izan da eta kamera bat baino gehiago hurreratu da gozogintzako lantegira. Izan be "Solete" autorpena jaso dabe, "Guía Repsol" dalakoak emoten dauan pegatina horia. Lehenengo aldiz komentuak kontuan hartu dabezala da barritasuna.
Gotzainak Begoñako misino-azoka bisitatu dau
Aurton be zabaldu dabe Begoñako misino-azoka basilikako arkupeen behealdean, orain dala hogeta hamar urte martxan jarritako alkartasunezko ohiturari jarraituz. Abenduaren 7ra arte zabalik izango dan azokak On Joseba Segura gotzainaren bisita eta babesa jaso dau gaur. Salmahaiak bisitatu eta boluntarioakaz solasean jardun dau.
Meza Bilbon, "Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari" dalakoaren 60. urteurrenean
"Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari" erakunde katolikoak 60 urte bete ditumunduko kristau alkarterik ahulenen eta jazarrita dagozanen alde konprometituta. Zerbitzuzko historiaren oroitzapenezko meza ospatuko da abenduaren 4an Santiago katedralean.
Desgaitasunaren egunez, "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna
Joan dan zapatuz, azaroak 29, nazinoartean bihar, abenduak 3, ospatuko dan Desgaitasunaren eguneko eleizkizuna osptu zan Santiago katedralean. Kerman Lopez bikario nagusia buru zala egin zan "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna.
Hasi da bikario-karguak barritzeko prozesua
Bilboko eleizbarrutiak Lurralde Bikarioen karguak barritzeko azterraldiari ekin jako gaur, euren bost urteko agintaldia amaitzear dalako. Era berean, Bikario Nagusiaren kargua be ebaluatu egingo da. Lurraldeetako bikario-karguak barritu beharra dagoala-eta, zenbat aukeratuko diran aztertu da aurretik eta, azkenean, azterraldiaren emaitzak ikusita, Gotzain Kontseiluak erabakia hartu dau: I. eta II. Bikaritzak bakarrean batzea berretsi eta, ondorioz, bertan bikario bakarra izatea eta IV. eta V. bikaritzek bikario banagaz jarraitu dagiela.



