Barriak
Etiquetado como: Familia
Gaur sortuko da Santurtzi Pastoral Barrutia
Gaur arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatuko dan eleizkizunean, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria sortuko da. Pastoral Barruti hau, Sortze Garbia, Maria Eleizaren Ama, Apostoluen Erregina, San Pedro Apostolua, Gorka Deuna, San Joan Bateatzailea eta Itsasoko Ama Birjina parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari atxikitzen jakoz, Palotinoak (SAC), Anai Hospitalarioak (OHSJDO) eta San Joseren Karmeldar Teresak alkarteak. Pastoral Barrutiak ikastetxe bi be baditu: Patronato ikastetxea -EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean …
"Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea"
Bilboko gotzainak, Bizkaiko alkarte katolikoari zuzendutako adierazpenean, atsekabea eta harridura agertu ditu Beloradoko monja klaratarren inguruan gertatzen ari danari buruz. "Euren bizitza osoa Eleizari eskaini, botoak Eleizan jaso eta Eleiza honetako abadeakaz batera ospatu daben emakumeek -benetan holan sentitu izan dabelako-, bat-batean, guzti horretatik kanpo izten dituan erabakia hartu izanak atsekabetu egiten nau".
Gaur hasiko da Erruki-etxean "Bilboko Korala Gertutik" zikloa
Lekuko talentua nabarmenduko da Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako"Bilboko Korala Gertutik" emonaldien zortzigarren ekitaldia. Doako sei kontzertu ospatukodira Bilboko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean. Guztira, abesbatzetako eta talde instrumentaletako 300 kidek parte hartuko dabe.
Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan
Datorren zapatuz, maiatzak 18, Bizkaiko hainbat lekutako eskaut taldetako 14 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek, 'Azkarrak' deitzen diranek, hondakinak batuko dabez Sopelako hondartzan, Surfrider Foundation dalakoagaz batera.
Antonio Menchacak alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIV. ekitaldia
Hona hemen, Antonio Menchaca fundazinoak bere 50. urteurrenean sarituko dituanak: etorkinen salbamendurako Aita Mari ontzia, San Juan de Dios ospitalea, Aintzane Monteverde (San Nikolas zabalik), Somorrostro Eleizbarrutiko Muskizeko ikastegia eta Begoña Agirrezabal (Arangoiti). Sari solidarioen 24. ekitaldia izango da eta ekainaren 20an banatuko dabez 'Sociedad Filarmónica' deritzan lekuan.
Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz
Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia emongo dau gaur -maiatzak 15, eguaztena-, Sabino Arana Fundazinoan (SAF) (Moraza plaza. 48007 Bilbao), 19:00etan. Ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
Bilboko gotzaina Nekane Garcia misiolariagaz egon da
Nekane Garcia Bunkeyako ospitale nagusiko zuzendariak bisita egin deutso gaur On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Bunkeyako ospitaleko laborategietan lagundu izan dauan Begoña Diez medikuntza-fakultateko irakasle erretiratua eta Jose Ignacio Iturmendi Mufunfaren Adiskideak fundazinoko kidea egon dira Gotzaitegian Nekanegaz.
“Gitxiengo izanda sinistu”, Helsinkiko gotzainaren berbaldia, Bilbon
Ramon Goyarrola Helsinkiko gotzain bilbotarra Eleizbarrutian da egunotan. Datorren eguenez, maiatzak 16, Eleizbarrutiko Teologia eta pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 18:30etan. Ebanjelizazinoaren erronkari buruz jardungo dau, Finlandian bizi dauan esperientzia oinarritzat hartuta. Herrialde honetan, 16.000 katoliko inguru dago, hau da, biztanleriaren %1 baino gitxiago dira, eta zortzi parrokiatan banatuta dagoz. Sinistedunen artean, gehiengoa luteranoak dira, %68,7 eta ortodoxoak, %1,1.
Fatimako Andra Mariaren Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
Gaur, maiatzak 13, Eleizak Fatimako Andra Mariaren Eguna ospatzen dau. Elizbarrutian, Cova de Iriako mendi-magalean (Portugal) agertu zan Ama Birjinari eskainitako parrokia bat dago. Berau Deustu Pastoral Barrutian dago, hain zuzen be Enekuri gainean. Ama Birjinaren eguna dala-eta, Eukaristia bi ospatuko dabez, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Beste alde batetik, asteburuan, protagonista izan dira, besteak beste, San Inazio parrokiako alkartea, San Bizente Martiria parrokiako familiak edo Artxandape Eleizbarrutiko ikastetxeko gazteak.
Mendekosten, Bakearen aldeko keinua egiteko proposamena
Mendekoste dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Bakearen aldeko keinua proposatu deutse alkarteei, bakotxak prestatutako dinamikagaz batera egin ahal izateko.