22-11-2025 Sábado, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Familia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2212 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.11.2025

"Mufungaren adiskideak" fundazinoaren aldeko alkartasunezko Gabon-postalak

Hego Berria–Compromiso Sur taldeak Gabonetako alkartasunezko postalak salgai jarri ditu. Abandoko San Bizente Martiria parrokiako sakristian, zenbait azokatan eta zenbait parrokiatan eskuratu daitekez euro baten truke. Jarduera honetan atara dagien dirua Mufungara (Kongoko E.D) bialduko da, Mufungaren Adiskidek Fundazinoak heziketa-arloan laguntzen dituan egitasmoetan erabilteko. .

21.11.2025

Begoñako kofradiaren 30. urteurrena

Gaur, iluntzeko 20:00etan, dominak jarriko deutsiez Begoñako kofradiako anaikide barriei Begoñako basilikan. Ekitaldi berezia izango da, izan be, gaur beteten dira 30 urte Begoñako Ermandadea suspertu zanetik. 1995eko azaroaren 21ean, kofradía barritu barriak Begoñan ospatu eban lehenengo ekitaldia: hildako anaikideen aldeko meza. Gaur arratsaldez, Felix Alonso eleizbarrutiko abade, eleizbarrutiko bikario nagusi eta kantziler ohi, Begoñako santutegiko errektore ohi eta gaur egungo epai-bikarioa Ohorezko Anai Nagusi izendatuko dabe. Ohorezko Anai Nagusiak alkar-meza emongo dau Begoñako …

21.11.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren jardunaldietan

"Langile munduaren ebanjelizazinoa aro aldaketan" goiburuaren haritik ospatuko dira Lan Pastoraltzaren XXXI. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko Karitate eta Gizarte Ekintzarako Gotzain Azpibatzordeak eta Pastoral Sailak antolatuta, El Escorialen ospatuko dira azaroaren 22 eta 23an. Bilboko eleizbarrutitik, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Maite Valdivieso Lan Pastoraltzarako eleizbarutiko ordezkaria izango dira bertan. 

20.11.2025

Txemi Santamaria: "besteei lagun egiteko eta zaintzeko, geure burua zaindu behar dogu"

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako presatutako egitarauaren barruan, gaur goizean Lagungoko kide dan Txemi Santamariak saioa gidatu dau goizean Begoñako gogarte etxean. Txemik saioari hasiera emon aurretik esan dauanez, "heziketarako saioa eskaini gura dogu, ez berbaldi moduan, tailer moduan baino, norbere buruaren zaintzaren gaia landuz".

20.11.2025

Mª Luisa Berzosak Sinodoaren esperientzia batera jarri dau Areetan

Maria Luisa Berzosa monja jesuitinak "Sinodo-sena: Eleizaren bidea: erronka eta konpromisoa" sinodo-seneko Eleizaren inguruko Sinodoan -Frantzisko aita santuak Jainkoaren herriaren Sinodoa deitu eban- bizi izandako esperientziaren inguruko "berbaldi interesgarria" eskaini eban atzo Areetako Santa Ana parrokian

19.11.2025

Otxarkoaga ikastegia eta Begoña Martinez alkartasunezko lanagaitik saritu dabez

Antonio Menchaca fundazinoak 25 urte daroaz Bizkaian gizarte lana autortzen. Oraingoan, erakunde bat eta norbanako bat saritu ditu, biak eleizbarrutikoak. Alde batetik, Otxarkoaga ikastegia eta, bestetik, Begoña Martinez Osasun Pastoraltzan laguntzen dauana. Atzo ospatu zan ekitaldian banatu ziran sariak eta aitatutako biakaz batera Munduko Medikuak Euskadi alkarteko boluntarioak be saritu ebezan eta adimen-urritasuna daben Gorabideko pertsonak, euren borondatezko lan eraldatzaileagaitik. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua eta Kerman Lopez bikario …

19.11.2025

Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak

Bizkaiko Eleizak Caritas Bizkaia erakundeak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dabezan lagungarriak aurkeztuko ditu. Oraingoan, ahaleginak batu dabez gogoeta, hartu-emon eta alkarte ekintzara daroen bitartekoak sortzeko. Txatal hau hartu dabe abiapuntutzat: "Sein bat aurkituko dozue, oihaletan baturik eta askan etxunda" (Lukas 2, 12).

19.11.2025

"Mariaren Leginoaren" deia bere erretiroan parte hartzeko

"Mariaren Leginoa" boluntarioen mobimentuak bere 75. urteurrena ospatzen dihardu gure eleizbarrutian. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia joan dan urriaren 30ean ospatu eben. Bihar -azaroak 20, eguena-, erretorpa egomgp dabe 18:00etatik aurrera mobimentuaren egoitzan (Kapelutegi 12, 1. solairua ezkerretara. Bilboko Alde Zaharra). "Abendualdia" goiburuaren haritik ospatuko da, gura dauanak, militante izan ala ez, parte hartu leike eta, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak gidatuta, Frank Duff fundatzalearen inguruan garatuko da. Amaitzeko, Eukaristia ospatuko dabe. 

18.11.2025

75. urteurreneko erakusketak azken aldiari ekingo deutso Galdakaon

Bilboko eleizbarrutiaren sorrerako 75. urteurreneko ekitaldi ofizialak amaitu badira be, oroitzapenezko erakusketak bizirik eusten deutso ospakizunaren sugarrari. Herriz herri ibili dan erakusketa ospakizunen amaierako meza egunetik Santiago klaustroan egon ondoren, Galdakaoko Andra Mari eleizara lekualdatu dabe. 

Emaitzak orrialdeka