27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 37 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1085 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
27.11.2023

"Ume solidarioak" ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko

Atzo -azaroak 26, domeka-, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, Urdaibaiko katekesiko taldeek eta Ipar-Hegoaldea misinoetarako taldeak antolatuta. Eguraldi ona lagun, 4.216 euro batu ebezan eta diru hori Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari laguntzeko erabiliko da. "Ume solidarioak" ekimenak, 16 urteko ibilbidean, 80.000 euro baino gehiago lortu dau askotariko egitasmoei laguntzeko. 

27.11.2023

Ramon Gorrayola bilbotarra, Helsinkiko gotzain barria

Ramon Goyarrola Belda da Helsinkiko Eleizbarrutiko gotzain barria. Joan dan zapatuz, azaroak 25, ospatu zan sortzez Bilbokoa dan eta azken hogei urte ingurutan Finlandian bizi dan Gorrayolaren gotzaingintza. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, On Mario Izeta Bilboko aurreko gotzainak eta gotzain barriaren hainbat senide eta lagunek parte hartu eben eleizkizunean. Ospakizuna finlandieraz, latinez eta ingelesez egin zan eta Gorrayolak euskeraz be zuzendu eutsezan berba batzuk bere senide eta lagunei.

27.11.2023

Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko egutegia argitaratu dau

Abendualdiaren atarian  -Abendualdiko I. domeka abenduaren 3an da-, eta Seminarioaren Eguna (abenduak 8) dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko koroa prestatu dau, aldi horretako egun bakotxerako erronka proposatuz. Egutegia Begoñako basilikako dendan erosi daiteke 4 euroren truke.

26.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
25.11.2023

ETBko mezak Begoñatik

Joan dan domekaz ETB1ek Begoñako basilikatik emongo dituan hiru Eukaristietatik lehenengoa eskaini eban. Kate beretik ikusia hal izango dira biharko -azaroak 26- meza eta abenduaren 3koa be, ohiko orduan, 10:00etan.

24.11.2023

"Emakumeen aurkako edozein menperatze, gehiegikeria eta tratu txar salatu egiten dogu"

Emakumeen aurkako Indarkeria deuseztatsako Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau Bilboko udalak antolartutako ekitaldi instituzionalagaz. Hainbat lagunek idazkiak irakurri dabez, besteak beste Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak Bizkaiko Eleizaren izenean. Arriaga antzokian ospatu dan ekitaldi sinboliko honetan, Juan Maria Aburto alkatea izan da buru eta Kontxi Claver Bardintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazinorako zinegotzia be bertan izan da. Emakumeen alkarteetako kideak, gizarte erakundeetakoak, dendetakoak eta Bilboko askotariko …

24.11.2023

"Bizkaiko Hotsak" llega a Loiu y Urduliz mañana sábado

Aaron Ribas musikariak kontzertua eskainiko dau, bihar, Loiun, 12:30etan, «Bizkaiko hotsak» jaialdiaren barruan. Gainera, Urdulizeko Andra Mari eleizan be ospatuko da kontzertua 20:00etan, Lucie Zakovaren eskutik."Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaio Alkarteak sustatzen dau “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia. Gehiago jakiteko: hemen

24.11.2023

Domekaz, jostailu eta liburuen azoka solidarioa Gernikan

Domekaz, azaroak 26, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatuko da Gernikan, merkatu-plazan 10:00etatik 14:00etara, Urdaibaiko Katekesiko taldeek eta misinoetarako taldeak antolatuta. Gehiago jakiteko: hemen

23.11.2023

“Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”

Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) areto nagusian eskaini dau gaur berbaldia on-line Fhilomena (Filo) Shize Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak, ekitaldiari sarrera egiteaz batera, Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolari eta Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren prestaketarako Batzordeko kide eta sinodoko partaidearen curriculum zabala aurkeztu dau.

23.11.2023

"Fair Saturday": musika solidarioz betetako asteburua

Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean ospatzen da. Mundu osoko artista eta kultur erakundeek bat egiten dabe jaialdi honetan eskakizun bakarragaz: norbere jarduerarn bidez, norberak aukeratutako gizarte egitasmoari lagundu.