Barriak
Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia
Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik
"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, …
Seminarioaren eguna
Gaur, abenduak 8, Andra Mariaren Sortze Garbiaren egunez, Seminarioaren Eguna ospatzen da, aurton, "Sembradores de Esperanza–Itxaropen-ereileak" goiburuaren harira.
"Abadegaiak Seminarioan antzematen dau benetan beretzat Kristo nor dan"
Joan dan barikuz emon eutsen hasiera 2025-26 kurtsoari eleizbarrutiko Seminarioan. Aurton bada barritasun bat bertan, lehenengo aldietan dagozan abadegaiak Iruñako Seminarioan egongo diralako astelehenetik eguenera, alkarte-alderdiari begira kopuru egokia osotzeko.
Eleizbarrutiko seminarioak bost abadegaigaz emongo deutso hasiera kurtsoari
Datorren barikuz, irailak 26, 2025-26 kurtsoari hasiera ofiziala emongo deutse Bilboko eleizbarrutik seminarioan, arratsaldeko seietatik aurrera. Seminarioan bertan, argibideak emongo dabez lehenengo eta 19:00etan Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Bilboko abadegaiak Iruñan prestatuko dira
irailaren 1etik aurrera, Bilboko eleizbarrutiko abadegaiek Iruñako seminarioan egingo dabe heziketa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaria Bilboko seminarioko hezitzaileen taldean sartuko da eta astean egun bitan abadegaiakaz izango da Iruñan, heziketan laguntzen.
Seminarioak Abendualdiko koroak prestatu ditu familientzat
Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna ospatuko da. Egun horren atariko Seminarioko abadegai eta hezitzaileek kanpaina sustatuko dabe familian Seminarioagaz eta Seminarioaren alde otoitz egiteko. Aurton be, Abendualdirako jarduera jarriko dabe martxan, "familian otoitz egiteko", Abendualdiko koroaz baliatuz. BOST KANDELA eskaini dabez, lau, liturgia aldi honetan domekaz domeka …
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan
2024-25 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldez Eleizbarrutiko Seminarioan. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aurton, barri ona izan da Eleizbarrutian: joan dan domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egin ziran". On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan kurtso hasierako …
“Gorka, Juan eta Marco, gaur jasoko dozuen ministerioa, benetan bizi ezkero, erronka izango da zuentzat”
Santiago katedrala lepo bete zan atzo arratsaldez, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzan. Senideak, adiskideak eta ibilbide honetan bidelagun izan dabezan talde eta alkarteetako kideak izan ziran eurakaz, euren "egun handian". On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta ehun abade, diakono eta fraile bertan zirala ospatu zan eleizkizuna …
Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia
Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Eleizbarrutiko Seminarioko kideak Omella kardinalagaz egon dira Bartzelonan
Gaur -barikua- amaituko da Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko kideek egiten diharduen kurtso hasierako erromesaldia. Aste honetan, taldeak, On Joseba Segura gotzaina buru, Bartzelonako artxidiozesiko hainbat leku bisitatu dau. Atzo, Espainiako Gotzainen Batzarreko aurreko presidentea izan zan Mons. Juan Jose Omella kardinalagaz egon ziran, Eleizbarruti bietako gorabeherak …
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.



