Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

27.11.2023

Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko egutegia argitaratu dau

Abendualdiaren atarian  -Abendualdiko I. domeka abenduaren 3an da-, eta Seminarioaren Eguna (abenduak 8) dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko koroa prestatu dau, aldi horretako egun bakotxerako erronka proposatuz. Egutegia Begoñako basilikako dendan erosi daiteke 4 euroren truke.

25.11.2023

ETBko mezak Begoñatik

Joan dan domekaz ETB1ek Begoñako basilikatik emongo dituan hiru Eukaristietatik lehenengoa eskaini eban. Kate beretik ikusia hal izango dira biharko -azaroak 26- meza eta abenduaren 3koa be, ohiko orduan, 10:00etan.

07.11.2023

Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian

"Adimen artifizialaren erronkak" goiburuaren haritik ospatuko da bihar -azaroak 8 eguaztena-, mintegia, Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta.  Konputazino-zientzietan eta Teknologian doktore eta eraldaketa digital eta adimen artifizialean aditu dan Alex Rayonek eta ekonomilari, Chicagoko unibertsitatetik Teologian doktore eta erronka teknozientifikoetan eta euron erronka …

02.10.2023

Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez

Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, …

29.09.2023

Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko dan ekitaldian emongo deutse hasiera kurtsoari Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan. Arratsaldeko 19:00etan, Eukaristia ospatuko da Moniken komentuko eleizan (Seminarioaren parean), On Joseba Segura gotzaina buru dala eta berau amaitu ondoren kopau bat hartuko dabe Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92). Aldi desbardinetan dagozan zazpi …

02.05.2023

Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartu dabe

Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben domekaz, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Moniken monasterioko kaperan ospatu zan Eukaristian. 

27.04.2023

Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartuko dabe domekaz

"Lotu bideari. Ez gehiago itxaron" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 30, Pazko-aldiko IV. domeka, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna. Bilboko Eleizbarrutian, domekan bertan, 18:00etatik 19:00etara, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatuko da Seminarioan (Zabalbide) eta, ondoren, 19:00etan, On Joseba Segura buru dala …

24.02.2023

Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”

Hirurogei lagun ingugu batu zan atzo, eguena, Ministerio Ordenatuaren VIII. Egunerako antolatutako saioan. Eleizbarrutiko Seminarioan egin zan jarduera oraingoan eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua bertaratu ziran. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak jardun eban hizlari lanetan, 

14.02.2023

Vatikanoaren bisita apostolikoa Bilboko Seminariora

Frantzisko Aita Santuak izendatutako bisitari apostolikoa dan Mons. Milton Luis Troccoli Uruguaiko Este-Minaseko Maldonado-Puntako gotzaina domekaz heldu zan Bilboko Eleizbarrutiko Seminariora. Atzo hainbat alkarrizketa izan eban, Seminarioko abadegai eta hezitzaileakaz, Deustuko Teologia-fakultateko eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko ordezkariakaz nahiz …

30.01.2023

Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak

Hona hemen, argazkitan, asteburuan izan dan hainbat jarduera: Barikuz amaitu ziran Seminarioko kideek Ziortzan egin dabezan gogo-jardunak. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben amaierako Eukaristia. Kristandade Ikastaroak mobimentuak bere ikastaroak ospatu ditu asteburuan Begoñako Gogarte Etxean. Zapatuz, Maria Gomez eta Gemma Escapa Gehiegikerien Prebentzinorako …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2575 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

07.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
06.06.2026

Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez

Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.

05.06.2026

San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian

4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez. 

04.06.2026

Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.

04.06.2026

Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan

Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu. 

04.06.2026

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.

04.06.2026

Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin

Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora. 

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

Emaitzak orrialdeka