Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

04.01.2023

Bilboko Seminarioko hezitzaileak, Madrilen ospatzen ari dan ikastaro baten

Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentes Bilboko Seminarioko errektore eta zuzendari espirituala, hurrenez hurren, Madrilen dagoz egunotan, seminarioetako hezitzaile barrientzako ikastaroan. Honeekaz batera, Miguel Vera be heziketa taldeko kide da, ikasketa-buru dalako. Vera II. bikaritzako lurraldeko bikario be bada eta Seminarioan, aurreko taldeko kide be izan zan.

08.12.2022

Eleizbarrutiaren Eguna

Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru …

22.11.2022

Carmen Bernabe teologoa «Sinodo-senaren unea» mintegian

Gaur arratsaldez opsatuko da “Sinodo-senaren unea” mintegiaren bigarren saioa. Ekimen hau Bilboko Eleizbarrutiko Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sustatzen dabe eta Carmen Bernabek jardungo dau hileroko jarduera honen bigarren saioan. Urrian emon jaken hasiera berbaldiei eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2575 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
01.06.2026

Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian

Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.

01.06.2026

Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak

Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".

01.06.2026

Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da

Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.

01.06.2026

Alkartearen eguna Sestaon, nagusien omenez

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) alkartaren eguna ospatu eban atzo, oraingoan nagusien omenez eta "Gure nagusiak, gure Eleizaren oraina" goiburuaren haritik.

01.06.2026

Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean

Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.

30.05.2026

"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen

Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.

29.05.2026

Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan

Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan.  On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.

29.05.2026

Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan

Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.

29.05.2026

Bizkaiko klausurako monjen batzarra

“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".

Emaitzak orrialdeka