02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 38 )
 

Barriak

Etiquetado como: Komunikazinoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1100 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
27.11.2023

Eleizbarrutiko 40 lagunetik gora datuen babesaren inguruko heziketan

Joan dan zapatuz, azaroak 25, heziketarako saioa ospatu zan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), Eleizbarrutiko 40 lagun inguru batu zalarik. Alkartezainek, katekesirko arduradunek ekonomia-arloko boluntarioek, bulegoetako arduradunek, parrokia liburuez arduratzen diranek eta hainbat abadek parte hartu eben jardunaldietan eta datuen babesaren inguruko alderdi praktikoak landu ziran. 

27.11.2023

Tabirako gazteriak kurtsorako egitasmoak aurkeztu ditu

Atzo -azaroak 26, domeka- Tabira Pastoral Barrutiko Kristau Sarbideko taldeetako gazteak batu ziran.

27.11.2023

Maite Valdivieso, heziketarako laguntzaile barria HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorrean

Asteburuan, Langile eta Lan Pastoraltzaren XXIX. Jardunaldiak ospatu dira Avilan, "Lan pastoraltzaren zeharkakotasuna Eleizaren pastoralgintza orokorrean" goiburuaren haritik. Hainbat eleizbarrutitako eta lanaren munduan aritzen diran Eleizaren mobimentu berezietako 80 ordezkari inguruk parte hartu eban.

27.11.2023

Oscar Vera pasiotarra izan zan buru Meza latinoamerikarrean

Hilaren azken domekaz ohikoa danez, Meza latinoamerikarra ospatu zan. Hilean behin, Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarreko kideak batzen dituan eleizkizunean, Bilboko gotzainak ordenatu barri dauan Oscar Vera ekuadortar abade pasiotarra izan zan buru. 

27.11.2023

Errekarte Pastoral Barrutiaren Eguna, Retuerton

Atzo -domeka-, "konfiantza, jai eta senide giroan", Barakaldoko Errekarte Pastoral Barrutiaren (PB) eguna ospatu zan, Retuertoko Jesusen Bihotza parrokian. 

27.11.2023

"Ume solidarioak" ekimenak 4.000 euro inguru batu ditu Ekuadorreko egitasmo batera zuzentzeko

Atzo -azaroak 26, domeka-, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatu zan Gernikako merkatu-plazan, Urdaibaiko katekesiko taldeek eta Ipar-Hegoaldea misinoetarako taldeak antolatuta. Eguraldi ona lagun, 4.216 euro batu ebezan eta diru hori Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari laguntzeko erabiliko da. "Ume solidarioak" ekimenak, 16 urteko ibilbidean, 80.000 euro baino gehiago lortu dau askotariko egitasmoei laguntzeko. 

27.11.2023

Ramon Gorrayola bilbotarra, Helsinkiko gotzain barria

Ramon Goyarrola Belda da Helsinkiko Eleizbarrutiko gotzain barria. Joan dan zapatuz, azaroak 25, ospatu zan sortzez Bilbokoa dan eta azken hogei urte ingurutan Finlandian bizi dan Gorrayolaren gotzaingintza. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, On Mario Izeta Bilboko aurreko gotzainak eta gotzain barriaren hainbat senide eta lagunek parte hartu eben eleizkizunean. Ospakizuna finlandieraz, latinez eta ingelesez egin zan eta Gorrayolak euskeraz be zuzendu eutsezan berba batzuk bere senide eta lagunei.

27.11.2023

Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko egutegia argitaratu dau

Abendualdiaren atarian  -Abendualdiko I. domeka abenduaren 3an da-, eta Seminarioaren Eguna (abenduak 8) dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak Abendualdiko koroa prestatu dau, aldi horretako egun bakotxerako erronka proposatuz. Egutegia Begoñako basilikako dendan erosi daiteke 4 euroren truke.

26.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
25.11.2023

ETBko mezak Begoñatik

Joan dan domekaz ETB1ek Begoñako basilikatik emongo dituan hiru Eukaristietatik lehenengoa eskaini eban. Kate beretik ikusia hal izango dira biharko -azaroak 26- meza eta abenduaren 3koa be, ohiko orduan, 10:00etan.