01-04-2025 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

Etiquetado como: Diakonotza

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1756 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.03.2025

Bikario nagusia Garizumako berbaldietan, Gobela-Galean

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak jardungo dau bihar -martxoak 19, eguaztena-, Gobela-Galea Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dituan Garizumako berbaldietan. Hain zuzen be, "Jubileu Urtea 2025" gaiaren harira hitz egingo dau. Biharko berbaldia zein gainerakoak Algortako Hirutasun Santua parrokian izango dira 19:30etan. 

17.03.2025

Caritasek "Topaki 2025" boluntarioen eleizbarruti arteko topaketa ospatu eban zapatuz

Euskal eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe Caritas Euskadi erakundearen "Topaki" ekitaldia eta urton Caritas Bizkaia erakundea arduratu da Musikazaleen Bilboko Alkartean ospatu izan dan topaketaz.

17.03.2025

200 lagun inguru gazteen topaketan, Galdakaon

Atzo ospatu zan Galdakaon IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako ume eta gazteen XIX. topaketa Galdakaon, Gazteen Lurraldeko Mahaiak antolatuta. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, batez be Kilimusi, Argizai, Inurri, Oiz Anboto, Gogotsuak, Arratia, Tabira eta Kosnoaga eskaut taldeetakoak. 

17.03.2025

San Bizente Maritiria: Kristau Sarbideko eragileen batzarra eta gazteen erretiroa

Asteburu bete-betea izan dabe Bilboko abandoko San Bizente Martiria parrokian. Barikus, Kristau Sarbidearen inguruko 30 lagun batu zan heziketa-saioan, Bengo-Leku lokaleltan, Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak lagunduta. Gainera, asteburuan, parrokiako gazteek erretiroa egin dabe Begoñako gogarte etxean.

17.03.2025

Asteburuan, misino-topaketa eta erretiroa Berrizen

Asteburuann, IV., V. eta VI. bikaritzetako helduen erretiroa ospatu da Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean. Gainera, gazteen misino-topaketa izan da Berrizen bertan, kasu honetan, Maturana aterpetxean eta Berrizko Mesedetako Misiolarien Misino-institutuak antolatuta, 15 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera bateko zein besteko partaideak zapatuz alkartu ziran ospakizun berean. 

17.03.2025

Heziketa migrazinoari buruz Sestaon

"Migrazinoak eragindako dolua eta familia gatazkak" goiburuaren haritik, heziketa-saioa izan zan atzo Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta. 

17.03.2025

Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen zapatuz kristau alkarteko 5 emakumeri Eleizaren alde egin daben guztiagaitik, "erreferente izanik hainbat pastoral arlotan, euren lanaren bidez Jainkoarem maitasuna agertuz munduan".

17.03.2025

"Itxaropena", Artxandapeko Garizumako berbaldietan nabarmenduko dan kontua

Artxandape Pastoral Barrutiak (PB) Garizumako berbaldi interesgarriak antolatu ditu. Bihar, martxoak 18, izango da lehenengoa eta guztiak Familia Santua parrokian (Erantsia) izango dira, martxoaren 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean, 19:30etan. 

16.03.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.03.2025

Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"

Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte hartzen diharduan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitari Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.

Emaitzak orrialdeka