Barriak
Etiquetado como: Diakonotza
Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan
Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. …
Manuel Heredia diakono ordenatuko dabe domekan
Datorren domekaz, maiatzak 11, Manuel de Jesus Heredia Noriega Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkaria diakono ordenatuko da Bilboko San Luis Beltran eleizan. Arratsaldeko zazpietan hasiko da On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna.
Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Eleizbarrutiko diakonek euren urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia …
Diakonotzaren eguna
Beste urte batez, Asisko San Frantziskoren egunetik, hau da urriaren 4tik gertuen dagoan domekan, Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna ospatuko da. Aurton, beraz, etzi, urriak 6, domeka, ospatuko da egun hori.
Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.
Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra
Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak).
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".



