02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 42 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ekumenismoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1098 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
07.11.2023

Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian

"Adimen artifizialaren erronkak" goiburuaren haritik ospatuko da bihar -azaroak 8 eguaztena-, mintegia, Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta.  Konputazino-zientzietan eta Teknologian doktore eta eraldaketa digital eta adimen artifizialean aditu dan Alex Rayonek eta ekonomilari, Chicagoko unibertsitatetik Teologian doktore eta erronka teknozientifikoetan eta euron erronka etikoetan aditu dan Gaspar Martinez eleizbarrutiko abadeak jardungo dabe hizlari lez. 

06.11.2023

Alkartezain barriak Meatze inguruko parokietan

Taldean egindako gogoetaren eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik burututako urte biko heziketaren ostean, zapatuz ospatu zan Meatze ingurua Pastoral Barrutiko parrokietarako 8 erreferenteren eta 17 bitartekoren bialketa. On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eleizkizunean, Muskizeko San Joan Bateatzailea parrokian, PB 180 lagun bertan zirala.

06.11.2023

Fabio Moreno umea gogoan izango dabe Erandio eta Astrabuduan

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik dei egiten dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren inguruan antolatu daitezan ekitaldietan parte hartzeko. Aitatutako sailetik, bakarka, taldean edo alkartean egin daiteken otoitzerako proposamena aurkeztu dabe: aquí. Gainera, Erandioko Astrabuduako San Lorentzo eta Alzagako San Agustin parrokietako bake eta adiskidetzerako taldeek lagungarriak prestatu dabez taldeetan lantzeko eta gaur iluntzeko 19:00etan Eukaristia ospatuko da San Agustin parrokian Fabio Moreno

06.11.2023

Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko berbaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarea erakundetik Jesus Umearen Teresa Doneari, "gure sasoiko Santari" buruzko berbaldia antolatu dabe. Gaur iluntzeko 19:30etan izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Jesusen Umearen Teresa Donearen jaiotzaren 150. urteurrena dala-eta, argitaratu barri dan Frantzisko Aita Santuaren "C'est la confiance" gutun apostolikoaren haritik ospatuko da. 

05.11.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
04.11.2023

"Bizkaiko hotsak" organo-jaialdia gaur, Markina-Xemeinen

Loreto Aramendi eta 'Sottovoce' laukotearen kontzertua ospatuko da gaur arratsaldez 19:30tan Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako organoaren laguntzagaz. Haendelen organo eta hari-instrumentuetarako kontzertuez gainera, Bruhns, Tanaka eta Francken lanak eskainiko dabez besteak beste.

03.11.2023

Zertan darabil dirua Bilboko Eleizbarrutiak?

Ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiak, Eleizbarrutiaren Egunaren bezperetan, 2022ko ekitaldiko oroitza-txostena aurkeztu dau. Azaroaren 12an ospatuko dan jardunaldia pozezko eta autorpenezko mezuaz dator: "Agradecidos por nuestra fe - Fedez eta pozez". Bilboko gotzainak, dagoeneko Bizkaiko alkarteetara bialdu dan informazinoaren aurkezpenean, dei egiten dau, "beren-beregi fededun lez" aurkeztu daigun geure burua, jarrera "apal eta adeitsuaz", "fede erlijioso bera" dabenen aurrean.

03.11.2023

Gizakia: "Ez dogu apartekorik antzeman fentaniloaren kontsumoari dagokionez"

Asteburuan Bizkaiko parrokietan batu daiten diruaren zati bat Gizakia fundazinoari emongo jako. Eleizbarrutiko aurtengo jardunaldian, mendekotasunak dabezan emakumeengan jarriko da arreta, izan be, "beren-beregi eurei zuzendutako erantzunak behar dabez", Ignazio Palaciok alkarrizketa honetan adierazo dauanez. Palaciok Estibaliz Barronen lekua hartu dau Gizakiako talde barriko zuzendari-gerente lez. 

02.11.2023

Ereñoko Gabikako eleizako erlojua barriztatu dabe

Gabika auzoko San Joan Bateatzailea eleizako torrean martxan da barriro be 1889ko erlokua. Zumaiako errementari-erlojugileen sendikoa zan Benito Yereguik eraiki eban. Hain zuzen be, Yeregui familiako hainbat kidek parte hartu dau barriztutako erlojuaren bedeinkapen eta inaugurazinoan. Bilboko gotzaina buru dala eta lurraldeko bikarioa, parrokoa eta inguruko abade eta fraileak alkar-meza emoten dirala ospatu dan hildakoen aldeko mezaren barruan egin da ekitaldia.

02.11.2023

Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan

Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik 5era, Muxikebarrin ospatuko dira.