Barriak
Etiquetado como: Ekumenismoa
Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon
Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.
"Bat eginda bizikidetzaren alde", musulmanen eta katolikoen batzarra
Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)
Asteburuan, eleizkizun ekumenikoa eta agurrak
Atzo, katedralean ospatu zan eleizkizun ekumenikoan, amaiera emon jakon Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari. On Joseba Segura gotzaina eta hainbat Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak buru izan ziran otoitzaldian. Lehenengo aldiz parte hartu eban Carlos Lopez Alkarte Anglikanoko gotzainak. Beste alde batetik, Eleizbarrutiagaz lotura estua izan eta …
Domekaz, otoitzaldi ekumenikoa katedralean
San Paulok Efesoarrei esandako "bat bakarra espiritua, bat bakarra itxaropena" berbak kontuan hartuta ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 25, 19:00etan, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari amaiera emongo deutsan otoitzaldi ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eleizkizunean, Eleiza protestante eta ortodoxoetako hainbat ordezkarigaz batera. …
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera
Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” …
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko …
Erlejinoarteko mahai-ingurua BAM Irakasle Eskolan
GAEA (Gaitasun Akademikoaren Eleiz Autorpena) emoten dan Erlejinoaren pedagogia eta didaktika irakasgaiari lotuta, erlejinoarteko mahai-ingurua ospatu da Derioko "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM). Honeek izan dira partaideak: Carmen Lozon Bahai alkarteko kidea, Aita Petru Eleiza Ortodoxoko kidea, Silvano Tanon Eleiza Ebanjelikoko kidea eta …
Barikuz, "bizikidetzaren" aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon
Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".
Jente ugarik parte hartu eban "Ramadan eta Pazkoaren" ospakizunean
Martxoaren 22an, barikuz, "Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" goiburuaren haritik topaketa egin eben eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, besteak beste Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkaria berten zala. Lekukotasunak eskaini ebezan, gazte eta heldu musulman eta kristauek alkarrizketan jardun eta otoitz be egin eben etta Iftar deitutakoa (eguzkia …
"Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" baterako ospakizuna
Martxoan ospatzen dira Islamaren eta Kristautasunaren ospakizunik garrantzitsuenak: Ramadana eta Pazkoa. Hori dala-ata, gaur -martxoak 22, barikua- bilkura ospatuko da Bilbon eta adiskidetasunezko aldia bizi gura daben guztiek parte hartu leikie. Arratsaldeko seietan izango da eskolapioen ikastetxean (Errekalde zumardia, 19). Ezinbestekoa da izena emotea, Leku mugatuak. 94 446 …
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan
Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian.
Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat
Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.



