Barriak
Etiquetado como: Ekumenismoa
Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa
Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: …
Kristau Eleizen baterako ospakizuna
Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta, hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 21, Eleizbarrutian egingo dan ekitaldi nagusia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, hain zuzen be, eleizkizun ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Eleiza Ortodoxoetako eta Erreformako Eleizako hainbat ordezkarik …
Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiak Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau
Atzo, Bilboko bost ekimenek Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso eben etorkinak Euskadin txertatzeko jardunbide onak izateagaitik. Hain zuzen be, Immigrazinorako Lekuko Batzordeak; zurrumurruen aurkako jardunbideak; Aniztasun Erlijiosorako Mahaiak; Emakumea, osasuna eta indarkeria egitarauak eta Score erakundeak. Ekitaldia Azkuna zentroan ospatu zan, 200 lagun inguru batu zala …
Eleizbarrutiko ordezkaritza "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroan
Uztailaren 4, 5 eta 6an, Migratzaileen aldeko Jesuiten Zerbitzuak, Ellacuria Fundazinoaren laguntzagaz, antolatuta, "bizikidetzaren pedagogia" ikastaroa ospatu dau BIlbon. Gizarte anitz eta konprometituaren eraikuntzagaz konprometitutako hainbat lurraldetako hogeta bost lagunek parte hartu dabe berbaldietan eta bisitaldietan.
150 lagun inguruk ospatu dabez batera Pazkoa eta Ramadana
Otoitzaldiaren ostean, Iftar –baraua eten- konpartitu eben Ramadan eta Pazko-aldiak berezko dabezan jai eta senidetasunaz jantzitako mahaiaren inguruan.Unas 150 personas musulmanas y cristianas, en su mayoría jóvenes, se congregaron la tarde-noche de este pasado viernes 14 de abril, en el colegio de los Escolapios, en Bilbao, convocados por Fivasco (Federación Islámica …
Pazkoa eta Ramadana batu dituan ospakizuna
Bihar -apirilak 14, barikua- ospatuko dan ekitaldian, hain bat proposamen garatuko da, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, "bizikidetasuna eragiteko erlejinoen arteko hartu-emon eta alkarbizitzaren bidez". Ordezkariak azaldu dauanez, "alkarregaz bakerako bidea eratzeko aukera da".
Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon
Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal …
Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala
Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).
Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko
Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel …
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



