25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon
22.03.2023

Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon

Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal Kudeaketarako Gutunaren inguruko ekintza-plana aztertu eben. 

Hitzorduari amaiera emon aurretik, Miguel Angel Esnaola Ekumenismo eta Erlejinoen arteko Hartu-emonerako ordezkariak, Errekaldeko meskitako imanak eta Ellacuria Fundazinoak dei egin eben, apirilaren 14an, Ramadana eta Pazkoa ospatuko dirala-eta, eskolapioen ikastetxean (Errekalde zuhaiztia, 19. Bilbao) ospatuko dan topaketan parte hartzeko. Islamaren eta kristautasunaren indarkeriarik ezari buruzko berbaldi bi ospatuko dira lehenengo eta behin, erlejiko bietako kideak talde txikietan banatu eta alkarrizketan jardungo dabe eta, azkenean, baraua apurtuko da (Iftar), urtean hainbat aldiz alkartzeko proposamenak egiten dabezan alkarte bien arteko senidetasunaren keinu lez. 

La Mesa de diálogo interreligioso, reunida el pasado viernes, en Bilbao